martes, 18 de diciembre de 2018

Navarriñenea toponimoa

Toponimo honen lekuko zaharrena Donostiako toponimia, 1995. urteko lanean bada:
"Navarriñenea (1759, D.C.H.G, 188, 174 orr.)."
Hurrengo lekukoa, eta azkena, 1775. urtekoa litzateke, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 391. or.: "Navarrinene".
Ez dago lekuko gehiago eta, beraz, izen hori zeukan etxea izenez aldatu zen edo desagertu zen.
Toponimoaren egitura ezaguna da, behin eta berriz agertzen delako: PI + -(r)en + -a. Oinarria nabarrin- litzateke eta ongien egokitzen dena Nabarrina hipokoristikoa litzateke, Salaberrik bere Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua, 133. or.:
"Nabarrina (Nabarra): Navarrina (Arboti, 1350-53, CPBN, 31. or.), Navarrine (Maule, 1377, Zier., 1994: 223). Iglesiasek (2000: 115, 264) Biarrizko Navarrine etxe izena (Navarrina «petite Navarre») dakar."
Nabarrina-ren lekuko urrien beste bat gehiago Navarriñenea toponimoa litzateke, biak egun itzaliak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario