MAMPELOBASO, monte de SalvatierraBestea, José Antonio González Salazar-en Cuadernos de toponimia 2 Toponimia de la montaña alavesa, Sierra de Encia, 9. or.:
14.— Alto MampelobasoManpelobaso izenak ez du aldaerarik erakutsi eta, beraz, analisi etimologikoa hortik hasiko da. Toponimo honek bi zati lituzke Manpelo- eta baso. Bigarrena ezaguna da, baso oso ohikoa delako baina hasierako zatia iluna da, manpelo-. Honek ez du euskal hitzen itxurarik, ez da hitz ezaguna. Horrek antroponimiaren eremura eramango gintuzke. Ez dago antroponimorik horrelako formarekin, baina beharbada antroponimoa baino, izengoitia zen. Baina ez euskaraz sortutakoa, erdaraz baizik. Horrelako gertaerak ez dira oso arrotzak, batzuetan elebitasuna dela eta edo adierazkortasuna bilatuz, izengoitia erdaraz izan zitekeen, nahiz eta hiztunak euskaldunak izan. Izan ere, leku horretatik ez urrun, Nafarroako Iturmendi herrian toponimo antzeko bat bildu zen, Dospeloserreka, Toponimia de Iturmendi lanetik jasoa. Izen honetan izengoitia, Dospelos, erdarazkoa baina toponimoa, Dospeloserreka, euskarazkoa.
Manpelobaso toponimoaren izengoitian pelo 'ile' ere badago, baina hasierako elementua, zein? Beharbada mal + pelo > *Malpelo izengoitia sortu zen eta toponimoa, hasieran, *Malpelobaso izango zen. Gero, l-l > n-l disimilazioa gertatu zen eta Manpelobaso toponimo hala geratu zen, hasierako elementuaren esanahiaren ezagutza galduta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario