E del dicho lugar fueron delante al lugar que dijeron "Ochanda-echea", la que está sobre el lugar que llamaban "Barrungoarroa" pusieron allí una piedra por mojón con su testigo.Lekuko bakarra bada ere, azterketa gardena bada, eta gainera toponimoaren sorrera data ez zen askoz lehenagokoa izango; hori dela eta, analisiaren ziurtasun osorik ez badago ere, proposatutako etimologia guztiz egokitzen denez, zuzentzat har liteke. Toponimoak bi zati lituzke, alde batetik Otxanda antroponimoa eta bestetik etxe izena, -a artikulua zenbatu gabe.
Otxanda izena behin baino gehiagotan agertu da blog honetan, Otxanda, Donostiako toponimoa; Otsandagorta, Zeanuriko toponimoa; Otxandarri, Villaverdeko toponimoa; Otxandaperra toponimo arabarra eta Peñaochanda toponimo nafarra.
Horiek guztiek erakusten dute Otxanda antroponimoaren bizitasuna, gaztelaniaz ere erabilia izan bazen, azken toponimoak argi uzten duen bezala.
Toponimoaren bigarren elementua etxe izan zen, ez da ohikoa antroponimoekin baina badira adibide gutxi batzuk, blog honetako Jakobetxe eta Otsoetxe toponimoak bezala. Azken honen oinarria Otsoa antroponimoa izango zen, Otxanda bere eratorrietako bat izango zena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario