Mostrando entradas con la etiqueta izengoitia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta izengoitia. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de junio de 2025

Morroa izengoitia

XVI. mende hasierako agiri batean dago Morroa, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 3. agirian, 1520. urtekoan, 211. or.:

[...]es de Araynguivel, hijo de Xoane Morroa.
Morroan bi elementu daude, artikulua eta morro, morroi hitzaren aldaera izan daitekeena. Hala ere, morroi hitzaren banaketa geografikoaz, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarrerakoa:
morroi.
Tr. Al Norte se documenta la forma morroin; al Sur morroi y, en menor medida, morroe (Lazarraga, Barrutia, Moguel, Orixe, Otxolua, Erkiaga, Zubillaga y N. Etxaniz). En Mendigacha y Hualde la forma morroin representa probablemente una vocal nasal (cf. Mdg 136 morroina, con n sobrevolada; 122 morroina con la nota "nasal"). En DFrec hay 58 ejs. de morroi y 3 de morroin, todos ellos meridionales.
Morro ere bada baina beste azalbide bat dago Morroa izengoitirako, bokal arteko /i/ askotan galdu ohi da, cf. Ibaeta, *Ibaieta zaharrago batetik. Hala bazen, *Morroia > Morroa bilakaera ere gerta zitekeen eta horrek adieraz lezake bilakaera hori berandu arte izan zela, nahiz eta joera ez zen nagusitu.
Euskal onomastikan Morron antroponimoa izan zen, Morrongibel eta Morrontegi toponimoen oinarria, morroi hitzarekin lotua.

miércoles, 11 de junio de 2025

Okozo izengoitia

 XV. mende bukaerakoa da Gasteiz eta inguruko herrietako garrantzizkoa den agirian, tartean onomastika ugari agertzen da, toponimoak zein antroponimoak, izengoitiak ere ez dira gutxi, batzuk euskarazkoak, Okozo bezala, behin baino gehiagotan lekukotua. Agiriaren transkribaketa eta bere analisia dago Emiliana Ramosen Vitoria y jurisdicción a fines del siglo XV, El Apeo de 1481 - 1486 (Traslado de 1526) liburuan, II, 260. or.:

Ocoço [Juan Lopez, (dicho) Ocoço, 15r, 28v; Juan Diaz, dicho Ocoço, 15v; Juan Lopez de Arcaya, dicho Ocoço, 14v...]: Del eusk. okotz  barbilla, hocico, barba  (Azkue, II, 105c). En el NE alavés ococh  barbilla, mentón  (Baraibar, p. 187, Guereñu, Voces alavesas, p. 293).
Orotariko Euskal Hiztegian dagoen hitza kokots da eta sarreran bere aldaerak eta banaketa geografikoa ematen dute:
kokots.
Tr. La forma okotz es sobre todo vizcaína. En guipuzcoano predomina kokotz, y kokots es prácticamente la única forma documentada al Norte.
Bukaerako bokala da Zakarro toponimoaren zakarro hitzean dagoen bera, zakar ezagunagotik sortua. Gaztelaniazko genero bereizketatik jasoa, zakar + -o > zakarro. Okozo izenean berdina gertatu bada bitxia da, zakar adjektiboa da eta okotz izena. Berezitasun horretaz gain, izengoitiaren azalpena zuzena bada, hitzaren lehenengo lekukoa litzateke, agiria 1481-1486. urte ingurukoa delako eta kokotz 1664. urtean agertzen da lehenengo aldiz eta okotz aldaera geroago, 1731. urtean, ia 250 urte geroago.

miércoles, 21 de mayo de 2025

Ordosko, Ordosto izengoitiak

 Bi izengoitiak agertzen dira Erdi Aroko agiri batean, Ordosto agertzen da Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuaren 85. agirian, 1364. urtean, 158. or.: Martin d’Arteta, dicho Ordosto.
Ordosko agertzen da agiri berean, orrialde batzuk aurrerago, 161. or.: Martin Ordosco.
Dirudienez, gizon bera dago bi izendapen hauen atzean, Ordosto eta Ordosko. Azalbideak bat baino gehiago dira, bi izenetako bat zuzena da eta bestea kakografia. Hala ere, kontuan izanik dauden elementu guztiak ezagunak direla, litekeena da Martin horrek izengoiti bat baino gehiago izatea, izan ere biak oso antzekoak dira, ezberdintasun bakarra da atzizkian, funtsean, fonema huts bat.
Bi izengoitietan, ordots hitza dago, Ordosolegi toponimoaren oinarria dena eta beharbada toponimo horretan ordots izengoitia ere izan zitekeen, baina ez da hori azalbide bakarra.
Ordosko eta Ordosto izengoitietan, ordots hitzaz gain, -ko eta -to atzizki txikigarriak daude, esanahi berbera dute eta horregatik biak erabili ahal ziren, arazorik gabe.
Bide batez, interpretazio hori zuzena da, ordots hitzaren lekuko zaharrenak lirateke, Orotariko Euskal Hiztegiko zaharrena Ibarguen eta Cachopinen kronikakoa da, XVI. mende bukaera aldekoa, beraz, bi mende zaharragoak.

lunes, 15 de abril de 2024

Koxkor izengoitia

 Izen hau behin jaso da Segurako agiri batetik, 1400. urtekoa, 6. or.:

... e Pero de Vicunna e Yénego de Aguirre e Sancho Ferrnandes e Johan Sanches, su fijo, e Martín Peres e Sancho, fijos de Suynto e Moxo, e Johan Luçea e Pero d'Estella e Martín Coxcorr e Sancho Lopes de Gorrichategui e Lope Sanches e Johan Sanches, sus fijos, e Sancho Lopes d'Osirançu e Sancho Aguina, vesinos e moradores del dicho valle, estando ajuntados con Johan Peres de Segura, su jurado, que pusieron entre sy çiertas condiçiones.
Koxkor izengoitia izan daiteke eta hitza, besterik aldatu gabe, koxkor da, koskor hitzaren aldaera txikigarria. Koskor hitza ez da ezezaguna euskal onomastikan Korkostegi toponimoaren oinarria Koskor izan daitekeelako.
Koxkor aldaeraren Orotariko Euskal Hiztegiko lekuko zaharrena 1820. urte ingurukoa da:
Esatea mutil koxkor bategaiti, edo gizon barritsu barbullo bategaiti guzur utsa dala [...] ezta gauza andirik. Zav Serm II 278.
Lekuko horretan ikusten da pertsonekin eraibili ohi zela eta hala gertatuko zen Segurako lekukoan. Bide batez, aspaldiko lekuko horrek 420 urte inguru aurreratuko luke hitzaren lehen agerpena.

miércoles, 10 de abril de 2024

Zakarra izengoitia

 Izen hau behin jaso da Segurako agiri batetik, 1400. urtekoa, 6. or.:

E paresçe que los sobre dichos Martín Miguelles e Johan de Lascano, en nonbre del dicho conçejo, por el dicho poderío, de la una parte, e Johan Miguelles de Murgarigui e Johan d'Onnaty e Johan Martines de Masucari e Miguell de Vergara e Pero Yvanes Çacarra e Pero Garçía d'Elorregui e Johan Peres e Pero Peres, sus fijos,
Hitzak ez du zailtasunik, zakar hitza delako:
zakar.
Tr. Documentado en textos de todos los dialectos. No hay prácticamente ejs. septentrionales de uso adjetivo. En DFrec hay 44 ejs. de zakar, meridionales.
Onom.: Toda la tierra que es de Çacarrola. (1425) Arzam 459.
[...]
Zakar hitzaren eratorri bat zakarro da, Zakarro toponimoan dagoena. Zakarrola toponimoa, aldiz, zailagoa da, oinarrian izan daiteke zakar izenondoa edo zakarro, bietan toponimo bera sortuko zen ola eranstean.
Segurako izengoiti honek zakar hitzaren agerpen data aurreratuko luke, 25 urtetan.

lunes, 9 de octubre de 2023

Boribartxen izengoitia

 Behin jaso da Boribatxen izena, izengoitia ziurrenik, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuaren 34. agirian, 1489. urtean:

Martin, hijo de Vorivarchen, seys maravedis.
Izena oso iluna bada ere, liburuaren beraren agiri berean toponimo bat dago, izena argitzeko oso esanguratsua:
La fija de Rodrigo de Vorivar, çinco maravedis.
Boribar toponimoak gogorarazten du Bolibar ospetsua eta elementu berberak ditu, horrela azaltzen du Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan:

Bolibar eta Boribar izenen arteko ezberdintasun bakarra: batean albokoa dagoen lekuan besteak dardarkari bat du.
Boribartxen izenaren hasieran Boribar badago, bukaera geratzen da azaltzeko, -txen. Atzizki horrek lekutxoa du onomastikan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan hiru izenetan dago -txen atzizkia, 212. or.: Joantxen, Juantxen eta Katalintxen. Hiruren oinarriak antroponimo ezagunak dira, baina honetan oinarrian toponimo bat dago. Beharbada aipatutako gizona Boribar etxekoa edo zen eta horregatik izengoitia, hangoa zelako.
Blog honetan bada beste izen bat -txen atzizkia duena, Matxitxenborda toponimoa, oinarria *Matxitxen izango zen, Martin antroponimoaren hipokoristiko ugarietako bat.

jueves, 1 de junio de 2023

Gabon izengoitia

 Erdi Aroko lekuko bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuaren 34. agirian, 1489. urtean:

Juan Gabon, su yerno, dies maravedis.
Gabon hitza ezaguna da, bi adiera nagusi ditu, gau on agurra eta Eguberriak. Bigarren honekin loturik legoke eta erabilera antroponimikoa izan zuen. Horretaz Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Gabon elementu antroponimikoa aztergaia da M. Gorrotxategi eta P. Salaberriren Euskal izendegia. Ponte izendegia liburuan, 119:
Erdi Aroko euskal izena eta Eguberri egunean etxean sartzen zirenak agurtzeko ibiltzen zen hitza, gaur egun adiera zabaldu bada ere. Hastapenean Gabon (Eguberri) egunean sortzen zirenei ezartzen zitzaiela irudi du.
Beraz, Eguberri egunean jaiotakoek jaso ohi zuten izengoiti hori. Lotura zuzena bada, hitz honen lekukotza data oso aurreratuko litzateke, Eguberriak adierarekin dagoen lehenengoa 1762. urtekoa delako.

jueves, 30 de abril de 2020

Zurko toponimoa

Zurko izeneko baserria bada Oiartzunen. Herri honetako toponimoak aztertzen dituen liburuan, Oiartzungo toponimia izenekoan informazio gehiago bada, 325. or.:
Zurko. Baserria.
Iturriozko baserria, 1499. urteaz geroztik dokumentatzen da.
Beraz, toponimo hori zaharra da, 500 urte baino gehiago dituelako. Baina lekuko zaharragorik bada, nahiz eta urte gutxi izan merezi du hona ekartzea. Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520 liburuko 47. agirian, 1490. urtean bada Joan de Çurco izeneko gizona.
Lekuko gehiago badira Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan. Hasteko, 1. agirian 1499. urtean, 45. orr.:
El canpo que tiene entre el camino que va de la casa
del vicario a Çurco e Mendivill, toma lo suyo Çurco e
lo suyo Miguell de Arvide e lo suyo Liçarraga La Mayor e lo suyo Johango de Liçarraga, estimaron tierras de tresientos pies.
[...]
E Çurco, la casa, estimaron en dos millares pequennos
Bi orrialde ondoren, 47. orr.:
El mançanal e la tierra que tiene entre esta tierra de
canpo e el mançanal e la tierra de Aranhederra, entre
el camino que va de Çurco al rrío...
[...]
La tierra e mançanal qu’es entre Mendivill e Aristegui
e las tierras de Lope Sanches de Lecuona e Çurco
e el rrío...
Liburu berean beste hainbat lekuko badira, baina hauekin nahikoa da analisia egiteko.
Toponimoa ez bada aldatu, analisia egiteko Zurko baino ez dago. Jakinik baserria dela, oinarrian antroponimo bat izan liteke, hala ere, ez da horrelakorik ezagutzen. Baina antroponimian ez izateak ez du esan nahi inoiz izan ez denik. Euskal antroponimiaren lekukotza oso txikia da Erdi Aroaren hasierako mendeetan, adibidez.
Toponimo honetan antroponimoa bada, izengoitia izan liteke, eta hau egin liteke euskal hiztegiko elementuak hartuz. Badirudi azken zatia -ko atzizkia dela eta hasierakoa, zuhur izan liteke: zuhur + -ko > *zuhurko > *zurko. Hasperena galdu ondoren bi bokalen fusioa gertatu eta *zurko sortuko zen. Beharbada izengoitia sortu zenerako hasperena galdua zen: zur + -ko > zurko. Edonola ere, bietan elementu berberak erabiliak izan dira, ezberdintasun bakarra, izengoitiaren sorrera data.
Laburbilduz, Zurko toponimoa azaltzeko *zurko izengoitiaren izaera berreskuratu dugu, agirietan inoiz agertu gabe, baina toponimoari esker ezaguna.

sábado, 10 de agosto de 2019

Manpelobaso toponimoa

Aguraingo toponimoa. Bi lekuko badira toponimo honetaz eta biak XX. mendekoak. Lehenengoa Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburukoa da:
MAMPELOBASO, monte de Salvatierra
Bestea, José Antonio González Salazar-en Cuadernos de toponimia 2 Toponimia de la montaña alavesa, Sierra de Encia, 9. or.:
14.— Alto Mampelobaso
Manpelobaso izenak ez du aldaerarik erakutsi eta, beraz, analisi etimologikoa hortik hasiko da. Toponimo honek bi zati lituzke Manpelo- eta baso. Bigarrena ezaguna da, baso oso ohikoa delako baina hasierako zatia iluna da, manpelo-. Honek ez du euskal hitzen itxurarik, ez da hitz ezaguna. Horrek antroponimiaren eremura eramango gintuzke. Ez dago antroponimorik horrelako formarekin, baina beharbada antroponimoa baino, izengoitia zen. Baina ez euskaraz sortutakoa, erdaraz baizik. Horrelako gertaerak ez dira oso arrotzak, batzuetan elebitasuna dela eta edo adierazkortasuna bilatuz, izengoitia erdaraz izan zitekeen, nahiz eta hiztunak euskaldunak izan. Izan ere, leku horretatik ez urrun, Nafarroako Iturmendi herrian toponimo antzeko bat bildu zen, Dospeloserreka, Toponimia de Iturmendi lanetik jasoa. Izen honetan izengoitia, Dospelos, erdarazkoa baina toponimoa, Dospeloserreka, euskarazkoa.
Manpelobaso toponimoaren izengoitian pelo 'ile' ere badago, baina hasierako elementua, zein? Beharbada mal + pelo > *Malpelo izengoitia sortu zen eta toponimoa, hasieran, *Malpelobaso izango zen. Gero, l-l > n-l disimilazioa gertatu zen eta Manpelobaso toponimo hala geratu zen, hasierako elementuaren esanahiaren ezagutza galduta.

viernes, 29 de diciembre de 2017

Fintxe antroponimoa

Izen honen agerpen bakarra Apeo de Vitoria dokumentu ezagunean dago. Gasteiz eta inguruneak Erdi Aroaren bukaeran ezagutzeko testu garrantzizkoa. Emiliana Ramos, testuaren argitaratzaileak, hainbat ezaugarri aztertu zituen, tartean onomastika, eta horien artean Fintxe, hauxe berak idatzia:
Finche [Finche 27. or; Martin de Mendoça, dicho Finche, 273r]: Vidal-Abarca (p. 120) lo recoge en Lubiano. ¿Podría ser un sustantivo postverbal derivado de hinchar? El DCECH (III, 365, s.v. hinchar) da hincha ‘odio, encono, enemistad’, hinchi, como derivado de hinchar, y el antiguo finchado, propagado desde las novelas de caballerías y que sigue empleándose familiarmente con el sentido de ‘ridículamente engreído’ (recuérdese que el Apeo prefiere, al menos gráficamente, la f- a la h-). No descartaría una formación de tipo vasco con un sufijo como -xe.”
Argi geratzen da Fintxe goitizena dela, eta ziurrenik -txe atzizki hipokoristikoa izan daitekeela, eta hori buruan izanik, analisia diferentea egiteko aukera dago, euskaratik abiatuta: fin adjektiboa (gaztelaniaz fino, fina) eta -txe atzizkia.