martes, 7 de abril de 2020

Aldarra toponimoa

Koronabirusak eragindako geldialdia eta gero, berriro euskal onomastikaren kontuekin. Aldarra izeneko toponimoa bazen, zehatzago Gernika-Lumoko baserri bat, egun desagertua. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa erraz analiza liteke, kontuan hartuz aldaketa larririk gertatu ez bazaio. Hala izan bada, aldar hitza ederki egokituko zen, ahaztu gabe -a artikulua.
Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, hitza sartaldekoa izan zen, testuetan gutxitan agertzen bada ere:
aldar.
1. (V), aldaar (V-m-gip), aldaer (V-gip), aldeer (V-gip). Ref.: A (aldar, aldaar); Iz ArOñ (aldaar).
(Adj.). "(V), cosa ladeada" A. "Aldaar (V-gip): 1.º inseguro, ladeado, alicaído. 2.º en declive" A. "Camino inclinado como para volcarse el carro" Iz ArOñ. "Aldáar xaok, se dice de una piedra que no se ha colocado en la posición debida según el cordel" Ib. "Aldáer, aldéer dao, está inclinado (un camino, una piedra, un palo. etc.)" Ib.
" Aldar [...] (V-arr-oroz-m), lugar costanero, estéril" A.
2. (V-gip ap. Elexp Berg ).
(Sust.). "Caída, desnivel [...]. Azpixak aldar puxka bat pe badauka ta orregatik gelditzen da kili-kolo maixa " Elexp Berg. .
Beraz, toponimoak adieraziko zuen baserria zegoeneko lurraren ezaugarri nabarmen batez, aldapan zegoela. Horri esker, aldar hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa litzateke, Aldarra toponimoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario