martes, 21 de abril de 2020

Ajapurtia toponimoa

Arabako toponimo honen informazio guztia Erdi Aroaren bukaerako testu batean dago. Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo IV (1501-1521). Apéndice 1259-1469 izeneko liburuan bada toponimo honen aipu bakarra, 69. agirian, 1512. urtekoa dena:
... digendo que, estando la dicha abadesa, monjas y combento del dicho monasterio de Barria en posesion vel quasi de usar y exercer por si y por otros en su nombre la juridizion civil y criminal del lugar de Lacha fasta la hera e capana que es a la parte de Ajapurtia y del barrio del monasterio fasta el arroyo de Gasteluguche...
Toponimo hau iluna da, baina badaude bi azalpen toponimo honen etimologian sakontzeko inportanteak. Hasteko, <j> honen atzean dagoen ahoskapena ezagutzeko, interesgarria da Axarte, Trebiñuko konderriko herria, erdaraz Ajarte dena. Toponimo honetaz eginiko azterketan hasierako zatia hatx 'haitz' litzateke. Normalean erdaran <ch> digrafoa erabilia izango zen, baina badira sartaldeko hainbat toponimo erabilera horrekin bat ez datozenak, Axarte bezala.
Toponimoaren lehenengo elementua argiturik geratu bada, azkenekoa iluna da, <u> bat agertu beharko lukeen lekuan <i> delako. Bokal "egokia" ezarriz, *Axapurtua bezalako bat izango genuke, hau da, hatx 'haitz' + apurtu + -a, esanahi oso argikoa.
Bokal diferentzia hori azaltzeko, idazkekan edo irakurketan akatsik gertatu ez bada, disimilazioa genuke, u-u > u-i aldaketa. Ez da batere ohikoa, baina hala gertatu zitzaion toponimo honi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario