martes, 28 de abril de 2020

Bikendi antroponimoaz, laburpena

Azken asteetan blog honetan argia ikusi duten antroponimoetatik bat nabarmendu da, Bikendi, ahaztu gabe jatorri berekoak diren beste bi izen, Bizentxo eta Mitxintxo.
Hona hemen aztertutako toponimoak ordena alfabetikoan jarriak:
1. Bikendaran toponimoa. Bikendi antroponimoa eta haran izena.
2. Bizentxoenea toponimoa. Bilduma honetako gainontzeko toponimo gehienek ez bezala, izen honek Bizentxo antroponimo izango luke oinarrian, latin berantiarreko edo erromantzezko izena.
3. Donebikendi toponimoa. Hasierako done hitzak salatzen duen bezala, Erdi Aroan sorturiko toponimoa litzateke eta zerrenda honetako beste toponimo gehienak bezala, arabarra.
4. Donikendi toponimoa, Donebikendi toponimoaren sorrera bera du, baina honetan denboraren joanak toponimoa laburtu zuen.
5. Mikendi toponimoa, Bikendi antroponimotik sortua.
6. Mikindain toponimoa. Oinarrirako bi aukera daude, Vicentius latina edo Bikendi euskalduna.
7. Mitxintxola toponimoa. Toponimo honek Vincentius latinaren aldaera berankor bat erabiliko zuen, eta horrek lotuko luke Bizentxoenea toponimoarekin.
8. Pikandiain toponimoa. Oinarrian zalantzarako lekua bada, Vincentius latina ala Erdi Aroko Bikendi euskalduna? Bigarren zatirako ere aukerak badira, -ain aitzizkia ala gain izena?
9. Samikendi toponimoa. Donebikendi eta Donikendi toponimoetan santutasuna adierazteko done zuten bitartean, Samikendi izenean san erabiliko zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario