martes, 14 de abril de 2020

Mitxintxola toponimoa

Pasaiako toponimoen artean bada Mitxintxola izeneko tontorra. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoaren analisia erraz egin liteke, euskal antroponimia ezagututa. Toponimoak bi elementu lituzke, Mitxintxo antroponimoa eta ola hitz ezaguna.
Mitxintxo izena Mitxelenak aipatu zuen Nombres vascos de persona izeneko lanean, Bikendi antroponimoaz ari zenean:
... El dim. Bixintxo (en Guip. Bixintxo o Mixintxo), nombre de una fiesta, aparece ya en Noelac 222: Iaun Doni Vichintcho / Martir eta apphizpicu.

Izan ere, Mitxintxo eta Bikendi loturik daude, bien jatorria Vicentius latin izenean dagoelako. Bizentxoenea toponimoari eskainitako sarreran gertatutako aldaketak azaldu ditugu. Aipatzeko geratzen da hasierako herskariaren aldaketa, asimilazio baten ondorioa delako: b-n > m-n. Aldaketa bera gertatu da Bikendi antroponimoaren toponimo eratorri batzuetan, Mikendi eta Mikindain toponimoetan, hain zuzen.

 Eguneraketa (20-11-13):
Toponimoaren azterketa egin orduko, egungo lekukorik baino ez zen erabili, baina badago liburu bat Pasaiako toponimoak aztertzen dituena. Tartean, Mitxintxola toponimoaren lekuko zaharrak badira, Pasaiako toponimia liburuko 141. eta 142. orrialdeetan:

Lekukoak ikusi eta bigarren silabako sudurkaria ez da agertzen oraintsu arte, eta horrek esan nahi du toponimoaren oinarria ezin izan liteke Bitxintxo/Mitxintxo antroponimoa. Beharbada izen honek eragina izan zuen toponimoa aldatzerakoan? Ezin ziurtasunik izan, baina, dirudienez, azkenean aldaera sudurkariduna izan da nagusi bihurtu dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario