Irungo etxeen artean bazen Lekaenea izenekoa.
Toponimoa XVII. mende hasieratik ezaguna da eta hainbat aldaera izan ditu: Lecaiena (1625, 1784), Lecaienea (1772), Lecaenea (1845-50, 1965), beste batzuen artean. Etxe izenetan ohikoa den egitura badu, PI + -(r)en + -a. Oinarrian, funtsean, bi aldaera daude, leka- eta lekai-. Euskaraz bada leka izena baina ez dirudi egokia etxe jabe bat izendatzeko. Baina bada beste aukera bat, tarteko /i/ zaharra bada: lekaio izen zaharra egokia izan liteke. Toponimo honetan ez dago, antza, antroponimo bat oinarrian, baina bai izen zahar bat, beharbada izengoiti modura erabilia.
Toponimoak, beraz, ez du misterio handirik, baina behintzat bada lekaio euskal hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa. Eta beharbada, lekuko toponimiko bakarra.
Lekai hori zerbitzari zentzuan ulertuta badu zentzurik, uste baita baserri horretan bizi zela handik metro gutxira zegoen Urantzu baserri-oinetxearen zerbitzarietako bat.
ResponderEliminarBestalde,Nafarroa Garaiko Larraintzar herrian Lecayrena abizeneko bataiatu bat ageri da 1572an: www.antzinako.org/acteDetail.php?type=B&clef=52&code_releve=45
Beharbada horrela azal daiteke toponimoa. Alde historikoak batzuetan erabat laguntzen du hitzen edo toponimoen ezagutzan.
ResponderEliminar