viernes, 3 de julio de 2020

Atermin toponimoa

Atermin izeneko auzoa eta baserria daude Diman, Bizkaian. Aterminerrotea toponimo eratorria ere Diman dago.
Lekuko zaharragoak badaude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan, hain zuzen:
Atermin [N, TO]
Atermin (el molino de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Atermin (el molino de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima 18.1799, FogVizcayaMs.
Atermin (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Atermin (la casa de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima 18.1799, FogVizcayaMs.
Atermin (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Atermin (la ferreria de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Atermin (la ferreria y molino de) [Arosteguieta (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du aldaerarik erakutsi eta, azken 300 urteetan, behintzat, ez da ezer aldatu. Atermin izenak bi elementu lituzke, alde honetatik gardena da, ate izen ezaguna eta ermin izena, baina honek ez du lekukotza handirik, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera:
ermin.
(Lar?H).
"Orilla, ertza, albenia, basterra, ermiña" Lar.
Hitzak lekuko bakarra du, baina Atermin toponimoari esker beste bat gehitzekoa da, hau toponimikoa. Gainera, hitzaren lehenengo lekukoa 40 urtez aurreratuko litzateke, aipatutako liburuan ikusten denez, Atermin bazela 1704. urtean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario