sábado, 20 de junio de 2020

Askoena toponimoa

Toponimo zahar honen bi lekuko badira 1487. urteko agiri batean, Elgetako saroi batzuen salerosketaz ari dena. Toponimoa, beraz, gipuzkoarra da, Elgeta ingurukoa. Agiri honen lehenengo paragrafoan daude Askoena toponimoaren bi lekukoak:
las tierras del conçejo d’Elgueta, e de las otras partes tierras de los conçejos d’Elgueta e Ascoena, e los otros seles de Guevara que han por linderos de la una parte las tierras de los concejos d’Elgueta e Ascoena, e de las otras partes las tierras conçegiles de la villa d’Elgueta.
Dirudienez, toponimoak ez du iraun gaur egunera arte, baina dauden bi lekukoekin nahikoa da analisia egiteko. Gainera, ez dago ezberdintasunik bi lekukoen artean.
Aldaketa batzuk gertatu dira toponimo horretan baina aipagarria da /i/ bokala, edo diptongoa, desagerrarazi duena, bokal artean egotean. Aldaketa hau ezaguna da toponimian eta hitz horrenak gehiagotan gertatua da, cf. Goena, Goenaga... Beraz, aurreko egoera batean *Askoiena izango zen, hau da, atx 'haitz' + goien + -a. Etimologiak adierazten duena egokia da saroiak izateko, mendian gora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario