Mostrando entradas con la etiqueta lekaio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lekaio. Mostrar todas las entradas

martes, 30 de junio de 2020

Lekaenea toponimoa

Irungo etxeen artean bazen Lekaenea izenekoa.
Toponimoa XVII. mende hasieratik ezaguna da eta hainbat aldaera izan ditu: Lecaiena (1625, 1784), Lecaienea (1772), Lecaenea (1845-50, 1965), beste batzuen artean. Etxe izenetan ohikoa den egitura badu, PI + -(r)en + -a. Oinarrian, funtsean, bi aldaera daude, leka- eta lekai-. Euskaraz bada leka izena baina ez dirudi egokia etxe jabe bat izendatzeko. Baina bada beste aukera bat, tarteko /i/ zaharra bada: lekaio izen zaharra egokia izan liteke. Toponimo honetan ez dago, antza, antroponimo bat oinarrian, baina bai izen zahar bat, beharbada izengoiti modura erabilia.
Toponimoak, beraz, ez du misterio handirik, baina behintzat bada lekaio euskal hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa. Eta beharbada, lekuko toponimiko bakarra.