Luperdika izeneko basoa dago Zeberion, Bizkaian. Lekuko zaharrik ez baina, antza, toponimo ia ez da aldatu sortu zenetik, aspalditik.
Aldaketa bakarra gertatuko zen toponimoan, hasierako silabaren bokalismoaren kontuan hartu gabe, u-a > u-e bokal asimilazio ezaguna. Fenomeno hau zenbait hizkeratan ezaguna da, eta euskal testuetan adibideak badaude XVII. mendetik hona. Hori jakinik, aurreko aldaera *Lupardika izango zen, eta horrek lotura ematen digu blog honetan aztertutako beste toponimo batekin, eta hau Lupardo litzateke, Leopardus antroponimotik sortua. Luperdika toponimoari atzizki bat gehitu zitzaion, egun ezaguna den -ica atzikia, latin jatorrikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario