Toponimo hau gizon baten izenean agertzen da, bi aldiz, Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuan daude bi aipuak, bietan izen bera, 145. eta 146. agirietan, 1368. urtekoan, Gonçaluo de Bipertegui. Bi aldietan Arabako beste gizon batzuen artean dago eta, beharbada, horrek esan nahiko luke Gonzalbo bera arabarra zela.
Bipertegi bi elementuz osaturik dago, bukaeran -tegi atzizki ezaguna eta hasieran piper izena, biper aldaerarekin:
piper.Ikus daitekeenez, Bipertegi eta piper izenaren lehenengo lekukoa garaikideak dira, XIV. mende erdialdekoak eta bietan biper aldaera dago. Gerora, hegoaldeko euskaran piper aldera nagusitu zen, b-p > p-p asimilazioa gertatu zelako.
tradizioa
Tr. Documentado en todos los dialectos desde principios del s. XVII. La forma gral. en la tradición labortana y bajo-navarra es bip(h)er; hay piper en Voltoire y Atheka, y phiper en los autores suletinos. Al Sur la forma gral. es piper; hay unos pocos ejs. de pipar. En DFrec hay 12 ejs. de piper y 3 de biper.
etimologikoa
Etim. De lat. piper.
Onom.: Johan Biperr. (1360) Arzam 180.
No hay comentarios:
Publicar un comentario