viernes, 29 de abril de 2022

Sansakorta toponimoa

Ataungo agiri zaharren artean toponimo bat dago, saroi batzuk aipatzean, Sansakorta izenekoa da, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 12. agirian, 1404. urtean:

E otrosy, (en seis seles prinçipales), nonbradamente e sennaladamente en los seles de Sarriarte e Hurcullaga e de Yberondo e de Amurseta e Erroyondo e de Sansacorta...
Lekuko gehiago ez da aurkitu baina izena gardena da, eta agiriaren data ikusirik, oso zaharra. Toponimoak bi elementu ditu, Santsa antroponimoa eta korta, 'saroi' esateko erabili den hitza. Toponimo honetan aipagarria da antroponimo emakumezkoa izatea, ohikoa ez delako. Erdi Aroko agiri zaharretako antroponimoetan gehienetan gizonezkoak dira, toponimoetako antroponimoetan ere berdintsua izaten da, baina batzuetan emakumezkoak agertzen dira, Usoategi toponimoa bezala, Usoa antroponimotik sortua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario