miércoles, 20 de abril de 2022

Montorra toponimoa

 Montorra da Bizkaiko toponimian behin eta berriz agertzen den izena. Horrela, Mungian basoa da, Muxikan baserria eta basoa, Larrabetzun baserria, eta Zornotzan industrialdea.
Azken bi toponimoen XVIII. mendeko lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Montorra [N, TO]
Montorra (la casa de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1799, FogVizcayaMs.
Montorra (la caseria de) [Aguirre (varrio de)], Larrabezua, a.1745, FogVizcayaMs.

Gainera, Montorza toponimo eratorria ere badago, Zornotzakoa:
Montorza [N, TO]
Montorza (la cassa de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1796, FogVizcayaMs.
Montorra toponimoetan montor hitza dago, eta ondoren artikulua:
montor.
1. "(V-ger), alud" A.
2. (V-ger ap. Holmer ApuntV ).
Colina. "Cima, cumbre" Holmer ApuntV. "Montorretik ezeuela topau beirik" Id. ib. ASJU 1969, 184.
Zelaiak montor biurtzeraño. Enb 61. Hemen be montorrak, sakon gune eta jalgi guneak. Baraia 77.
Montón.
Mukur txikitzen gogor / dabiz, ertzian. / Montorrak eiten dabez / eskaratzian. Enb 96.
Montorza toponimoan, aldiz, -tza atzizkia dago, ugaritasuna adierazten duena.
Orotariko Euskal Hiztegiaren lekukoek mende bat dute, XX. mende hasierakoak direlako eta, beraz, hemen aurkeztutako lekukoek data hori atzeratuko lukete, 150 urte, gutxi gora behera.
Nabarmena da montor izenaren antzekotasuna tontor izenarekin, beharbada oinarri bera dago bi hitz hauetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario