jueves, 21 de abril de 2022

Zarrakin toponimoa

 Zarrakin da Erriberagoiti eta Erribera beitiko erreka baten izena eta tontor batena.
Lekuko zaharrik ez du baina toponimoa azter daiteke, jakinik Zorrakin antroponimoa bazela Erdi Aroan. Horrela, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatzen da, 141. or.:

Zorrakin. Omaetxebarriak (1949: 157) Gaztelako agirietan agertzen den Zorraquinus aipatzen du, eta Sarracinus-ekin lotzen.
Zorraquín da Errioxako herri bat, aipatutako antroponimotik sortua. Zarrakin ere jatorri berekoa izan daikete, baina otopo bat dago, lehenengo silabako bokala oso bestelakoa da, /o/ izan beharrean /a/ delako. Beharbada asimilazio bat gertatuko zen: o-a > a-a. Baina Zorrakin antroponimoaren lekukoetan badira lehenengo bokala ezberdin duten lekuko batzuk. Lidia Kouznetsovaren Antroponimia medieval privativa de la Península Ibérica lanean iberiar penintsularen eskualdeetako antroponimiaren banaketa geografikoa dago eta antroponimo honen lekukoak horrela agertzen dira:
Noroeste: Zerraquin (3).
Centro: Zorraquin (3), Zorraquina f. (2).
Beraz, Zorrakin ez dago bakarturik, Zerrakin ere dagoelako. Beharbada Zerrakin aldaera izan zen Arabako toponimoaren sorburua. Hala izan bazen, asimilazioa ere izango zen: e-a > a-a. Baina Zerrakin izenaren erabilera eremua penintsularen ipar-sartaldean dago eta euskal lurretatik hurbilen zeuden lekukoetan Zorrakin baino ez da. Hala ere, lekuko gutxi izanik, ez zen harrigarria izango Zerrakin aldaera hemendik urrun ez izatea.
Laburtuz, Zarrakin toponimoan antroponimo bat dago, Zorrakin edo, beharbada, Zerrakin aldaera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario