Bonatzategi toponimo ezaguna izan da Gipuzkoako hiriburuan, Donostiako toponimia lanean jasotzen den bezala:
BONATZATEGI: Bonaza/Bonasa (1595, Catalina de, E.H.A.1, 48 v.), Bonazategui (1649, Barbara de, E.H.A.4, 5 r.), Bonanzategui (1706, Antonio de, E.H.A.4, 2 r.), Bonazategui (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Bonatzategui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.); Bonatzategi (1989, D.U.T.B.). 64-14-3, M. I-3.Honetan, lekuko zaharrena XVII. mendearen erdialdekoa da, baina badira lekuko zaharrago batzuk, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Bonatzategi toponimoaren lekukoak bildu dira:Lekuko hauei esker, toponimoaren agerpen data ia mende bat lehenago aurrera daiteke, zaharrena 1563. urtekoa delako.
Toponimoak lau mende baino gehiago iraun du aldaerarik gabe eta, beraz, Bonatzategi da aztertzeko izen bakarra.
Toponimoak bi elementu lituzke, bonatza- ezezaguna eta -tegi. Baina Bonatza bera dago Dokuklik web-gunean eta horrek erakusten du Donostian ezaguna zela:*Bonatza antroponimo emakumezkoa litzateke, hipokoristikoa ere izango zen, oinarrian Bona antroponimoa izango zen, Bonatxo toponimoan *Bonatxo izena izango zen, -txo atzizkiarekin. *Bonatzaren kasuan -(t)za atzizkia genuke, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuko 229. orrialdean -za atzizkia aipatzen da, oso lekuko gutxi izango lituzke atzizki honek: Anderaza, Gorriza eta Peroza.
*Bonatza euskaraz zein erdaraz sortu ahalko zen, oraingoz ezin erabaki zein liteke hipotesi egokiena, bietarako aukera dagoelako.
Bonatzategi toponimoa aztertzerakoan, izena bera azaltzeaz gain, *Bonatza antroponimo ezezaguna azaleratua izan da, duela mende asko erabilia izandakoa Donostia aldean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario