Elgorri Donostiako labarra da. Lekuko zaharrik ez du, Donostiako toponimia izeneko lanean XX. mendearen azken urteetako lekuko bat baino ez du:
ELGORRI; Elgorri (1989, D.U.T.B.), 40-62-8, M. I-1.Euskaraz badago elgorri izena, baina gaixotasun izena denez, ez da egokia toponimo baterako. Toponimoaren etimologia beste alde batetikoa da, beharbada aldaketa fonetiko bat gertatu da, haplologia, hau da, bi silabak berdinak edo oso antzekoak direnean elkartzen badira, bat bakarra geratzen da. Hala izan bada, elge izena hainbat toponimotan ageri da, Elgeta, Gipuzkoako herria izenean eta blog honetan aztertutako Erkuden eta Elguen toponimoetan. Azken bi hauek elementu berberez osaturik daude, baina denborak aldarazi zituen, oso ezberdin bihurtuz.
Elgorri toponimoan elge eta gorri izango genituzke, hasieran *Elgegorri edo *Elgagorri sortuko bazen ere, laster izena laburtuko zen, egun dagoen aldaera nagusituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario