miércoles, 27 de abril de 2022

Alaurria toponimoa

 Leintz haraneko Erdi Aroko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburutik jasoa, 249. agirian, 1477. urtekoa:

Este dicho dia que fue seys de noviembre de mill e CCCCLXXVII annos, en el dicho lugar de Galarça, en la casa llana d’ella, Pedro de Goytia, vecino e morador en el lugar de Alaurria, que es en tierra de Lenis...
Toponimoak arazo bat du, lekuko bakarra izanik ezin ziur izan akatsik gertatu ez dela, izena entzuterakoan, idazterakoan edo transkribitzerakoan. Baina, dagoen bezala analizatu ahal da, eta ez du ohiz kanpoko ezaugarririk islatzen.
Toponimoak hiru elementu ditu, artilukua zenbaturik. Beste biak dira ala izena eta urri izenondoa. Ala ez da oso hitz erabilia, baina lekukotza badu eta bigarren adiera egokiena izan daiteke:
[...]
2. (G, AN-gip, BN, Sal, R ap. A; -lh- L, BN, S ap. A; VocBN, Dv, H).
Pasto, acción de alimentarse. "Action des quadrupèdes qui broutent de l'herbe" VocBN. . "Action de paître" Dv. "Le paître, le manger. Behi hunek alha nekhea du, cette vache ci paît, mange difficilement" H. " Alha eder bat egin dute kabaleak egun mendian (S)" A.
Arrainak goizik alhari, / Har, ulitx edo txitxari, / Nun zer duketen janhari. Ox 126. Arradotarik zinen zu artzain bezala, / ikusi zaituztenek aitor dezatela; / beti berotu nahiz arima epela, / alha arruntetarik gaitzak zatozela, / guretzat etzitzaizun on larre uspela. Xa Odol 133.
Lekukoak sortaldeko eta erdialdeko eremuetakoak dira, beharbada garai zaharragoetan erabilera hori hedatuago zegoen.
Toponimoaren bi elementuak batu eta esanahia erraz ulertzen da, abereentzat bazka gutxiko lekua zela adierazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario