Gomizenea hitza duten hiru baserri daude Irunen. Bata Gomizenea behea da, beste bat Gomizenea txiki eta azkena, Gomizenea goia.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
GOMIZENEA (col.) Bidasoa etxadia, IrunToponimoaren oinarrian Gomitz antroponimoa dago, ondoren -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Oso toponimo antzekoa Gomezena da, baina honetan Gomez aldaera dago, beharbada erdararen eraginez. Antroponimo honetaz informazio gehiago Komistain toponimoaren sarreran.
GOMIZENEA BEA (col.) Bidasoa etxadia, Irun
GOMIZENEA GOYA (col.) Bidasoa etxadia, Irun
No hay comentarios:
Publicar un comentario