Donostian Gomiztegi izeneko baserria dago, baina auzo bat ere bada, eta baita biribilgunea ere.
Toponimoaren lekuko zaharrak daude Donostiako toponimia izeneko lanean:
Gomistegui (1761, D.C.H.G, 227, 230 orr.), Gomistegui (1805, D.C.H.G, 230, 236 orr.), Gomistegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Gomistegui (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Gomistegui (24) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).Hauetaz gain, badago lekuko zaharrago bat, Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa izeneko liburuan Donostiako etxeen artean Gomiztegui izeneko bat aipatua da, liburua 1625. urte ingurukoa da.
Gomistegui-Martinmuno (1939, paraje, A.I., 34 orr.), Gomistegui-Martinmuno (1939, Regata, A.I., 34 orr.).
GOMIZTEGI: Gomistegi (1989, D.U.T.B.).64-6-4, M. J-2.
GOMIZTEGI: Gomiztegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.); Gomiztegi (1989, D.U.T.B.).64-6-4, m. J-2.
Oñartiko toponimoa baserria ere da, baita harrobi bat ere. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
GOMISTEGI (prop.) Uribarri garaikoa (Aranzazu) auzoa, OñatiBi toponimoetan izena jasotzen lehenak baserriak izango ziren eta hortik hedatuko zen toponimoa.
Toponimoek bi elementu dituzte, bukaerakoa -tegi atzizkia da eta hasierako Gomitz antroponimoa. Toponimo paraleloa Gomeztegi da, baina honetan Gomez aldaera dago. Antroponimo honen aldaerekin beste bikote bat dago, Gomezena eta Gomizenea toponimoak. Aipagarria da lehenengoa Bizkaikoa dela eta bestea Gipuzkoakoa. Gomeztegi eta Gomiztegi toponimoekin antzekoa gertatzen da, azken hauetan badago Gomeztegi bat Gipuzkoakoa, baina lekuko zaharrenak zalantzarako lekua uzten du.
Antroponimo honetaz informazio gehiago Komistain toponimoaren sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario