Sal de Sancho da Turtziozko aurkintza bat. Bildutako lekukoak mende honetakoak dira eta, beraz, antzinatasun gabekoak. Hala ere toponimoa gardena da, aldaketa txiki baten laguntzarekin. Toponimoa gaztelaniaz sortu zen eta hiru elementu ditu, azkena da Sancho antroponimoa, Santxosolo toponimoan dagoena. Beste bi elementu daude, aurrean de preposizioa eta oinarrian sal- dago, baina ez da gaztelaniazko izen arrunta, sal 'gatz', askoz ezagutza gutxiagokoa den sel izena baina, euskaraz erabili diren sinonimoak dira korta eta saroi. Ziurrrenik, garai batean sel hitza galduz joan zen eta kasu batzuetan aldatu zuten hitz ezagunago batekin ordezkatuz. Aldaketa, lehen esan bezala, hasierako izenari dagokio, beharbada herri etimologiaren eraginez sortua. Berdin gertatu zen Saldamando toponimoarekin, honetan antroponimoa Amando da, Amata toponimoan dagoen Amata antroponimoarekin lotua, biak latin jatorrikoak.
viernes, 29 de agosto de 2025
miércoles, 27 de agosto de 2025
Oloritz toponimoa
Oloritz da Nafarroa Garaiko udalerri bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazio ugari dago Oloritz toponimoaz, lekuko zaharrak eta azalpen etimologikoak. Lehenengoei dagokienez, zaharrenak XIII. mendekoak dira:
oloriz (1264)Toponimoa oso egonkorra da hasieratik eta alde horretatik ez da aldaeratik etimologiarako egokiak izateko. Alde horretan aipu bakarrean labur liteke toponimo honetaz adierazia, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
oloriz (1268)
holoriz (1280)
[...]Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran aipatutako -i(t)z atzizkia, patronimikoak egiteko erabilia eta toponimian ere erabili zen, erabilera bertsua izateko, jabetasuna edo etorkia adierazteko. Oinarrian, beraz, antroponimo bat izango zen, baina sarrera honetan ez da izen berreraikirik emango, oso antroponimo ezagun baten aldaera delako, Aurelius izenarena, hain zuzen. Bi bilakaera nabarmentzekoak dira, beharbada deigarriena hasierakoa da, au > o monoptongazioa gertatu zen, ziurrenik (proto)erromantzean. Lidia Beckerren Hispano-romanisches Namenbuch liburuan, Aureliusen sarreran Orelio zein Oreilez/Orelliz aldaerak aipatzen ditu, 218. or.:Beste aldaketa urkariei dagokie, antza, metatesi bat gertatu zen, r-l > l-r, baina beharbada tarteko urrats bat izan zen VlV > VrV eta gero, dardarkarien disimilazioa gertatu zen.
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Olor-'. De *Olor- + -iz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -iz.
Comentario lingüístico: Julio Caro Baroja (714) relaciona el nombre de la localidad con el patronímico Oloricus, derivado de Oloros según el mismo autor. Existen además los despoblados cercanos a Aoiz: Olóriz Superior y Olóriz Inferior. Traducciones curiosas y explicaciones populares: A. Campión relacionó el nombre con ola 'cabaña', 'ferrería'. Otras traducciones de este tipo son: 'mucha avena, 'espinal', 'acebal', 'pedregal de la ferrería, 'pedregal de la cabaña', 'pedregal del campo de avena'.
[...]
lunes, 25 de agosto de 2025
Ituren toponimoa
Ituren da Nafarroako udalerri bat, Baztan Bidasoa eskualdean. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazio interesgarria dago Ituren toponimoaz, lekuko zaharrena XII. mendekoa delako, esaterako:
iturrayn (1280)XIV. menderako izena finkaturik agertzen da eta , salbuespen batzuk kenduta, izen bera izan da azken mendeetan. Etimologiari dagokionez, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoak ederki laburbiltzen du izen horretaz hausnartua:
iturrayn (1280)
yturen (1350)
[...]Izan ere, ulergaitza da pentsatzea Iturrain > Ituren bilakaera gertatu zela; dardarkariaren aldaketak, gainera, toponimoa ilunduko zuten. Hala ere, azken silabako bokalak ongi islaturik bazeuden, toponimoaren analisia erraztuko zen, baina ai > e bilakaera ez da batere ohikoa. Bide horretatik joanez, toponimoaren izen zaharra *Iturain izan zitekeen eta blog honetan bada homofono bat, Iturain toponimoa, Imizkotz udalerrikoa. Azken honetarako proposatutako etimologiaren arabera, bukaeran -ain atzizkia dago eta oinarria Vetulus, latin jatorriko antroponimo bat. Dena den, oztopo bat geratzen da, azken silabako bokalen bilakaerari burukoa. Baina lekuko zaharrenak, erabat zuzenak ez badira ere, toponimoaren analisirako egokiak izan daitezke.
Significado desconocido. Comentario lingüístico: Nombre de difícil explicación. A pesar de cierto parecido, señalado por númerosos autores (515), no parece que el nombre guarde relación con vasco iturri 'fuente'. Quizá a esta asociación haya ayudado el hecho de que se relacionase con Ituren la estación romana de Iturissa, que hoy se emplaza en el valle de Erro. Compárese con Etulain. En vasco se denomina popularmente Ittuin e Ittuña.
[...]
martes, 19 de agosto de 2025
Galbarain toponimoa
Galbarain da Donostiako bizkarra, hegia eta toponimo eratorri bat du, Galbaraintxokoa izeneko zuloa. Beste Galbarain bat dago Araban, Legution hegala, mazela da eta honek ere beste toponimo eratorri bat du, Galbaraingana tontorra, bigarren elementua gan, gain hitzaren aldaera dela.
Donostiako toponimoaren lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Galbain (1992), galbaiña (1993), galbarain (2007), beste askoren artean. Arabako Galbarain ere ez da oso goiz agertzen agirietan. XX. mende hasierako Galbarain dago, baina ez zaharragorik.
Donostiako toponimoa aski zaharra da, deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko bat aurkitu da, XVI. mendearen erdialdekoa:
Toponimoan bi elementu daude, bukaeran -ain atzizkia eta aurrean antroponimo bat izan ohi da, Galbarra ongi egokituko litzateke. Garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:
garbal.Galbarrategi toponimoan Galbarra genuke, baina aztergai diren toponimoetan Garbala aldaera izango zen: Garbal(a) + -ain > *Garbalain > Galbarain. Bestela, *Galbarrain sortuko zen eta horrek esan nahiko luke toponimoetan bi metatesi gertatuak zirela, lehenik antroponimoan: Galbar > Garbal eta bigarrenez, toponimoak sortu eta gero, r-l > l-r.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.
I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
jueves, 14 de agosto de 2025
Iturain toponimoa
Iturain da Imizkotz udalerriko aurkintza bat. Toponimoak ez du lekukotza zahar handirik, bildutako zaharrena duela mende batekoa delako:
iturain (1930)Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Iturain deituraren lekuko ugari daude XVI. mendearen erditik, ia guztiak Donostiakoak:Kontuan izanik Imizkozko toponimoaren lekukotza, gerta zitekeen beste Iturain bat izatea, Gipuzkoako sortaldean, Donostia inguruan. Edonola ere, bi izenak berdinak dira eta litekeena da jatorri bera izatea, bi toponimo izan arren.
iturain (1996)
Iturain (2019)
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -ain atzizkia oso ohikoa Nafarroan, baina beste lurraldeetan ere ez da ezezaguna. Aipatutako atzizkiaren aurrean antroponimo bat izan ohi da eta ongi egokitzen zaiona Vetulus izan liteke, Iiro Kajantoren The Latin Cognomina liburuan aipatua: Vetulus 302.
Bilakaera luzea izan zuen toponimo honek, hasierako bi fonemetan aldaketak daude, alde batetik kontsonantea galdu zen eta hau ez da ezohikoa, Eraso toponimoen oinarria *Beraso antroponimoa izan daitekeelako, adibidez. Beste aldaketa bat hasierako bokalari gertatuko zitzaion, e > i; bilakaera hau hitz zahar batzuetan gertatutako bera litzateke, ekusi > ikusi, ebili > ibili aditzetan, asimilazio bokaliko bat.
Azkenik, bokal arteko albokoa dardarkari bihurtu zen, hau ohikoa da mailegu zaharrekin. Beraz, aipatutako aldaketa hauek guztiek erakutsiko lukete toponimo honen jasan dituen aldaketak oso zaharrak direla eta, halaber, toponimo bera ere.
lunes, 11 de agosto de 2025
Maurola toponimoa
Maurola da Mungiako auzo bat. XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan Mauruola, Maurola eta Maruola izenekin:
Mauruola [N, TO]Hiru izenetatik jatorrena luzeena litzateke, Mauruola, besteak aldaerak dira, Maruola eta Maurola, azkena da egun erabiltzen dena.
Mauruola (la casa de) [Laucariz (casas auezindadas a la feligresia de)], Munguia, a.1704,
FogVizcayaMs.
Mauruola (partido de), Munguia (villa de), a.1745, FogVizcayaMs.
Mauruola_Ueazcoa (la casa de) [Laucariz (casas auezindadas a la feligresia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Mauruola [N, NO]
Mauruola (Domingo de) [Mauruola_Ueazcoa (la casa de)] [Laucariz (casas auezindadas a la feligresia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Mauruola (Francisco de) [Suzera (la calle de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Mauruola (Juan de Goytia), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Mauruola (Manuel de) [Varanita (la caseria de) (pr.n.res)], Fica, a.1745, FogVizcayaMs….
Maurola [N, TO]
Maurola_Ansoena (la caseria de) [Maurola (partido de)], Munguia (villa de), a.1745, FogVizcayaMs.
Maurola_Erdicoa (la caseria de) [Maurola (partido de)], Munguia (villa de), a.1745, FogVizcayaMs.
Maurola_Goitia (la caseria de) [Maurola (partido de)], Munguia (villa de), a.1745, FogVizcayaMs.
Maurola [N, NO]
Maurola (Manuel de) [Arrieta (la caseria de)], Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Maurola cura parroco (Manuel de), Fica, a.1745, FogVizcayaMs.
Maruola [N, TO]
Maruola (la cassilla en), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Maruola [N, NO]
Maruola (J(ua)n de), Ybarranguelua, a.1704, FogVizcayaMs.
Maruola (Juan de Goyri), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Maruola (Juan de Goytia de), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran ola izena eta oinarrian mairu hitza, mauru aldaera erabiliz:
1 mairu.Ziurrenik, mauru zen gizon baten izengoitia, baina bada jatorri bera duen antroponimo bat, Mauri, latinetik mailegatua. Hala izan bazen, oso garai zaharretan toponimoa aldaturik izango zen, lekuko zaharrenetan Mauruola dugulako.
Tr. La forma mauru, además de en el navarro Beriayn, se documenta en la tradición vizcaína desde mediados del s. XVII hasta finales del XIX; mairu se encuentra en autores septentrionales desde Materre, en guipuzcoanos, y en vizcaínos del s. XX (antes hay un único ej., en BBizk ); usan mauri A. Irigaray, Anabitarte y Onaindia. Mahiru sólo aparece en la 3.a ed. de Ax (267). Hay maru en CancVizc; cf. además JMB Mund I 63, para Marulanda en Salinas de Léniz y Maruelexa en Nabarniz. En DFrec hay 11 ejs. de mairu.
viernes, 8 de agosto de 2025
Mizkinotegi toponimoa
Mizkinotegi da Donostiako etxe bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
MIZKINOTEGI (desh.) Igeldo, DonostiaDonostia toponimia lanean lekuko gutxi batzuk gehiago daude:
*ARIZTEGIETA GOIA: Aristeguietagoya (1857, D.U.A.-C-5-I-1961-2), Arizteguieta goya o Misquinotegui (34) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Arizteguieta-goya (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.); Miskiñotegi, Ariztegieta goya (1989, D.U.T.B.) 64-12-3, m. D-3.Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian mizkino hitza, mizkin hitzaren aldaera. Mizkinoren jatorriaz argi dago mizkin hitza badela, ahaztu gabe erdarazko mezquino. Gainera, zenbait adjektibotan -o bokala erantsi zen bukaeran, horrela, zakarro hitza dago, zakar hitzetik sortua. Beraz, bilakaera euskaraz sor zitekeen edo hitza mailegatu, hala ere, hasierako silabaren bokalak adieraz lezake euskararen barruko sorkuntza izan zela.
lunes, 4 de agosto de 2025
Miskingoa toponimoa
Miskingoa da Oñatiko baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
MISKINGOA (desh.) Uribarri auzoa, OñatiToponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago -ko atzizkia, sudurkari atzean egoteagatik herskaria ahostundu da eta azkenik, oinarrian mizkin hitza dago, beharbada izengoitiaren erabileran. Etxe izenetan ohikoa da -(r)en erabiltzea baina euskararen eremu batean -ko ere agertzen da, Estebangoa toponimoan bezala.
viernes, 1 de agosto de 2025
Mizkia toponimoa
Mizkia da Mutrikuko toponimo bat, auzo sakabanatu, barreiatu bat izendatzeko. Toponimo eratorriak daude, Mizkiagoikoa etxea, Mizkiabekoa baserria, Olazarra-Mizkia jauregia eta, azkenik, Mizkiamendi tontorra, Bizkaiko Berriatuan ere dagoena.
XX. mendeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
MIZKIA BALLARA, MutrikuToponimoa deitura bihurtu zen eta bikaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erditik lekukoak daude, Mutrikuko herrikoak eta, beraz, aztergai den toponimoarekin lotu ahal dira:Toponimo honek gogorarazten du Arabako izen bat, Mezkia herria, lekuko zaharrenean Mizkina (1025). Jakinik, Arabako izenean bokalarteko sudurkaria galdu zela, berdina gerta liteke Gipuzkoako toponimoarekin: *Mizkina > Mizkia. Bi toponimoen jatorria mizkin hitzean dago, beraz. Azkenean, bi toponimoek bilakaera bera izan zuten, ezberdintasuna azalekoa da, hasierako bokalari dagokio.
MIZKIA BEKUA (col.) Mizkia ballara, Mutriku
MIZKIA GOIKUA (en ruinas, por incendio, 1969) Mizkia ballara, Mutriku