Bi dira Amunuri toponimoak, bata Araban eta bestea Bizkaian. Arabako eskualdea den Aiarako Amunuri toponimoaren lekuko bakarra F. de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala bilketa lanetik hartua da, 305. or.:
AMUNIRI.—Heredad.—Véase AMUNURI y AMUÑIRI en Costera.Arabako Amunuri toponimoaren bilaketa egin da beste liburu batzuetan, ondorio zuzenik lortu gabe: Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan ez dago Amunuri edo antzekorik. González Salazar-en Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala izenburuko liburuan ez dago aipatutako herrietan Amunuri edo bere aldaera izan daitekeenik.
AMUÑERI.-En «Ayala’ko toki-ixenak», «Euzkadi» cit.—Var. de AMUNIRI.
Opellora - Costera (Barrenengoa, 1989: 325):
AMUNURI.—Heredad.—Véase AMUNIRI y AMUÑERI en Llanteno.
AMUÑIRI.—Heredad.—Var. de AMUNURI.
AMUÑURI.—Heredad.—Var. de AMUNURI.
Beraz, iturri bakarra aztergai izanik, han agertutako datuak baino ezingo dira erabili. F. de Barrenengoak, itxuraz, aldaera jatortzat Amunuri hartzen du, beste guztiak aldaerak izango zirelako. Kontuan hartu behar dugu Lanteno eta Opellora herri mugakideak dira, eta horregatik gerta liteke toponimo bakarra izanda ere, bi herritan hedatzea. Aldaerak ugariak badira ere, Amuniri, Amunuri, Amuñeri, Amuñiri eta Amuñuri, bi forma nagusitara bildu ahal dira, Amunuri eta Amuñuri, beste guztiak hauen aldaerak, deformazioak, izango liratekeelako. Bizkaiko Amunuri aurkeztu eta gero, analisi etimologikoan sakondu bezain laster, Amunuri edo Amuñuri bi aldaeren onargarritasuna erakutsiko da.
Bizkaiko Amunuri da Gamiz-Fikako baserria. Arabakoak ez bezala, baditu lekuko ugariak eta zaharrak, Erdi Arokoak, hain zuzen. Garai hartako lekukoetan bi aldaera badaude, Amunuri eta Amunori. Lehenaren lekukoak bi liburutan aurki daitezke, zaharrena dago Colección Documental del Archivo Histórico Municipal de Bilbao (1300-1473) liburuaren 89. agirian, 1462. urtekoan, Lope de Amunnuri. Baina lekuko askoz gehiago daude Repartimientos y Foguera-Vecindario de Bilbao (1464-1492) liburuan, 1. agirian, 1464. urtekoan, 29. or., Lope Martines de Amunury [...] Lope de Amunury. Hurrengo biak, agiri beraren 93. or., Martin Saes d’Amunury, çapatero, [...] Martin d’Amunury, su fijo. Azken biak 2. agirian, 1470. urte ondoren, 129. or., Lope Martines d’Amunury [...] Muger e herederos de Lope d’Amunury, su fijo.
Amunoriren lekukoak beste liburu batean daude, Archivo General de Simancas. Registro General del Sello. Vizcaya (1487) liburuaren bi agiritan, 545. agirian, 1487. urtekoan agertzen dira Lope Saes de Amunori, Pedro de Amunori eta Maria Sanches de Amunor (sic). Azken lekukoa dago 570. agirian, 1487. urtekoan, Lope Saes de Amunori, f137,
Bide batez, liburuaren aurkibide onomastikoaren lekukoak Amonuri bezala agertu dira, baina aldaera hau ez da liburuko inongo agiritan agertu, baizik eta Amunori. Amunori aldaera azaltzeko, kontuan izanik Amunuri garaikidea eta gerokoa, u-u > u-o disimilazioa aipatu beharra dago.
Bi aldaeren arteko lehian lehena nagusitu zen, jatorrizko aldaera, hain zuzen. Aipatu beharra dago Amunori aldaera iturri bakar batean baino ez dela aurkitu.) Izan ere, Erdi Aroko geroztik ez da berriz Amonuri-ren lekukorik aurkitu.
XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, Amunuri, Amunudi eta Amunui aldaerak daudela:
Amunuri [N, TO]Amunuri formaren bi toponimoen azterketa etimologikoa egiteko orduan, oso erraz igartzen da oinarria izan zitekeen antroponimoa, Amuna, Erdi Aroan Amunna eta Amuna bezala agertu ohi dena, eta orohar, lehenengo aldaera Euskal Herriko kanpoko testuetan, eta bestea Euskal Herrikoetan. Izen honen etimologia aspaldikoa da, Mitxelenak eman baitzuen bere Apellidos vascos liburuan (s.v. 44. Amunna):
Amunuri (la casa de) [Gamiz (en la anteiglesia de)], Munguia (anteiglesia de) (villa de), a.1796, FogVizcayaMs.
Amunuri (la caseria de) [Gamiz (casas auezindadas a)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Amunuri (la caseria de) [Munguia (casas avecindadas a la villa de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Amunuri (la cassa de), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Amunudi [N, NO]
Amunudi (Juan de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Amunudi (M(art)in de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Amunui [N, NO]
Amunui (Dom(ing)o de) [Aransolo_Azecoa (la caseria de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Amunui (Fran(cis)co de) [Larracoa (la caseria de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.)
Amunna n. pr. (vasc. amona, amuna 'abuela'): top. Ammunola hacia 1150 (BRSVAP, V. 425); ap. Amunabarro, Amunategui. Antrop. Amuna Sanz (Leire, 1097 y 1177), Amuna Eneconiz (ib., 1177), ambos en Luchaire, Amunna mora (CSM 214, 1074), etc.; y. también la Vida de Sancta Oria de Berceo. Como el vasc. aitona (cf. Bonuspater CSM 114, 1038, Bonipatri ib. 100, 1030), está formado con el adjetivo on 'bueno'.Amunuri toponimoez, bietan aldaerak ditugu Amuna + huri egitura erabat aplikatzea ez dela erakusten dutenak, Arabako kasuan sudurkari sabaikaria dutenak eta Bizkaikoan Amonuri aldaera zaharra. Horrela izanik, Arabakoan, oinarria Amuna izan zitekeen edo Amunna. Arabako toponimoaren aldaera sabaikariduna azaltzeko hainbat azalbide bilatu ahal dira, beharbada arkaismoa da, jakinik Aiarako eskualdean erdararen eremua nahiko zaharra dela. Bi hizkuntz komunitate bizi baziren, toponimoak bikotea izan zezakeen, erdaldunek Amuñuri, euskaldunek Amunuri. Gerora, bikoiztasun horri gure egunetara helduko zen, nahiz eta aspaldian inguru hartan hizkuntza bakarra izan. Baina hori ez litzateke azalpen bakarra. Amunaren ondoren Amuña bazen, euskal eremuan aldaera hori adierazkorra izan zitekeen, hipokoristikoa. Baina toponimoan bi aldaerak bizi izan ziren bat gailendu gabe. Azkenik, n/ñ bikotearen adibide gehiago badaude, behintzat bat gehiago Derendano toponimo zaharra behin baino gehiagotan Derendaño bezala ageri izan da, inolako arrazoirik gabe, kontuan hartuz jatorria *Terentiano zaharra izan daitekeela.
Beraz, Amuñuri aldaera arkaismo ezaugarria izan liteke. Gamiz-Fikako Amunuri, aldiz, diferentea da. Mitxelenak adierazi bezala, antroponimoaren jatorria euskarazko amuna, amona izenean duenez, gerta liteke *Amona aldaera PI bihurtzea. Eta *Amonuri bezalakoa sortu ondoren, bokal metatesia gertatu eta Amunori aldaera sortu zen. Edo, besterik gabe, Amunuri > Amunori aldaera ezohikoa sortu zen, bizitza laburra izan zuena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario