miércoles, 25 de febrero de 2026

Zapataobia toponimoa

 Arrasateko toponimo honen lekuko bakarra dugu, XV. mendekoa eta ikus daiteke Arrasateko toponimia liburuan, 246. or.:

Toponimoa argia da eta hiru elementu ditu, bukaeran artikulua, aurrerago hobi hitza eta oinarrian zapata izena, hitz bera aztergaia izan zen Zapata, zapatari eta zapataritegi hitzak aztertzeko sarreran. Bertan 1475. urteko lekuko bat eman genuen, Zapataritegi toponimoaren barruan baina Arrasateko toponimoan hitza ez dago beste hitz eratorri baten barruan. Bide batez, blog honetako hobi gehienetan, Ansobi toponimoan bezala, 'hilobi' adiera dago, baina honetan, eta Pisaobia toponimoan ere 'zulo' adiera izango luke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario