viernes, 20 de febrero de 2026

Unzaliturri toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

UNZALITURRI, 1768, heredad en Ciriano.
Lekuko bakarra bada ere, analizatzeko aukera dago, bi elementuz osaturik dago, azkena iturri izen arrunta da eta oinarrian Untzalu antroponimoa litzateke. Dirudienez, bukaerako bokala galdu zuen, beharbada ui bokal soilduz. Baina beste aukera bat dago, Untzalea toponimoaren sarreran Gonzal antroponimoa bazela aipatu dugu, Untzaluren erdal kideetako bat. Agian euskaraz ere erabili zen bien arteko aldaera bat, *Untzal antroponimoa. Izen horretatik ez litzateke inolako aldaketarik beharko.
Laburtuz, toponimo honetan, iturri izen arruntaz gain, antroponimo bat izango zen, dela Untzalu dela beste bat, honen aldaera bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario