miércoles, 18 de febrero de 2026

Otsazulo, Otsazuloeta eta Otsazulueta toponimoak

 Otsazulo da Bergarako erreka-zuloa, sakana.  Otsazuloeta da Errenteriako baserri bat, Otzazuloeta (1857), Otsazulueta (1992). Gipuzkoako Partzuergo Nagusiko erreka ere bada, baita ere Gabiriako aurkintza bat eta Mutiloako aurkintza bat. Errenteriako udalaren web gunean Otsazuloeta toponimoaren informazioa dago eta lekukotza XVIII. mendean hasten da:

1714     Ozazuloeta
1728     Ozazulueta
1786     Otzazuloeta
Otsazulueta, aldiz, Oiartzungo erreka-zuloa, sakana da eta Legazpiko tontor bat.
Toponimoak nahiko gardenak dira, toponimo hauen oinarrietan otsozulo hitz elkartua dagoelako:
1. otsazulo.
Guarida de lobos.
Orduan sasi, sastraka, otsazulo eta sugeen kabiak baizik etzan. Arr Bearg 288 (ap. DRA).
2. Trampa para lobos.
31 irudia. Gibijo-ko (Kuartango, Araba) otsozuloa. JMB ELG 47.
Hitz honek bi elementu ditu, otso eta zulo eta, toponimoetan behintzat otsazulo aldaera dago. Toponimoen banaketari dagokionez, guztiak Gipuzkoakoak dira, beste lurraldeetan litekeena da beste hitz bat erabiltzea.
Azkenik, Errenteriako toponimoak lekukotza zaharrena du, txistukarietan nabarmena da asimilazioa gertatua zela: ts-z > tz-z. Lekuko hauek, gainera, hitz elkartuaren agerpen zaharrenak dira, Orotariko Euskal Hiztegikoa XIX. mendearen bukaera delako, ia bi mende beranduagokoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario