lunes, 2 de febrero de 2026

Juliangoa toponimoa

 Oñatiko toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendeko bigarren erdialdekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:

JULIANGOA (prop.) Garibai auzoa, Oñati
Toponimoaren egitura oso argia da, bukaeran artikulua, aurrerako -ko atzizkia, batzuetan etxe izenak sortzeko erabilia, Martokoa toponimoan bezala. Azkenik, oinarrian antroponimo bat dago, Julian, erabilera luzekoa, hala azaltzen du Jean-Baptiste Orpustanek bere Prénoms et surnoms en Soule et Basse-Navarre au début du XIVe siècle lanean, 463. or.:
20. Julian, Juliana : dérivé du nom latin Julius, porté par plusieurs saints, maisons nobles et églises (en Cize notamment, Ossès) dédiées à saint Julien, nom dont dérive le féminin (une sainte Julienne tardive vers 1300 n’explique pas les emplois du XIVe siècle).
Euskal Herriko sartaldean ere erabili zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak ere ugariak dira:

Antroponimoa gaur egun ere ezaguna da, bizitza luzekoa da eta horrek esan nahi du toponimoa sortzeko aukerak mende kopurua oso handia izan duela, Erdi Arotik bertatik gaur eguneraino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario