Padargan da Urkabustaizko aurkintza bat. Izendegi ofizialeko lekukoetan bi aldaera daude, Padargan eta Padorgan. XIX. mendeko lekuko zaharrena Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan ere bada:
PADARGAN, 1849, valle de Abecia.Beraz, lekuko zaharrena eta hedatuena erabili da ofizialtzeko eta hori izango da analisia egiteko izena. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran gan, gain ezagunagoaren aldaera sartaldekoa eta oinarrian padar hitza genuke:
padar.Blog honetan badago hitz bera duen beste toponimo bat, Galdakaoko Padarrola. Bi toponimoak sartaldekoak dira eta, beraz, ez da harritzeko hitzaren aldaera bera erabiltzea.
Etim. De a. cast. frad(r)e (SHLV 476).
1. (V-arr-oroz-m-gip; Mg PAbVoc, Añ (V), Izt 59r), pader (G; Aq 589 (G)), pater ( msOch 319), fadar (V-gip), fader (Lcc, Lar Sup, Hb, H), faer (V-gip). Ref.: A (padar, pader); Garate 2.ª Cont RIEV 1933, 100; Iz ArOñ (faer, fadar).
Ermitaño. "Monje" Lcc, Lar Sup. "Ermitaño" Lcc, Añ. "Anacoreta" Añ. "Moine, religieux" H.
Nire oe, antxinako eremutar ta padarrak gogor ta iguingarrijagorik euki ez ebeena. Mg PAb 74. Katu padarra ta eiztariak. Zav Fab RIEV 1907, 536. Non da Peru padar (padarra, el solitario) koblakaria? Ag AL 30. Bauset-ko padarra. Or Mi 102. Ez dabe padarrak ur otza baño artzen. Ibarg Geroko 57. Gudari, ikasle ta padarrek berebiziko iazkera oi darabilte. Zait Plat 61. Padarra. Onaind MEOE 723 (tít.).
2. "En lides peligrosas, el lugar seguro. En los toros, el burladero. Padarretik zezenak ikusi" Etxba Eib.
No hay comentarios:
Publicar un comentario