lunes, 23 de febrero de 2026

Urrakaenea toponimoa

 Urrakaenea zen Errenteriako etxe bat, bi lekuko ezagutzen zaizkio, XIX. mendearen hasieran, urte berekoak:

1819     Urracaenia
1819     Urracanea
Ikus daitekeenez, toponimoaren bukaera ez zen finkoa, baina elementuak argiak dira, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian Urraka antroponimo emakumezkoa:
Urraka
Urraca (gaztelania), Urraque (frantsesa), Urraca (ingelesa)
Erdi Aroan asko erabili zen izena. Nafarroako erregina bat baino gehiago deitu ziren honela. Besteak beste, Antso Gartzeitz erregearen ama aipa daiteke (IX. m.), zein larri zauriturik zegoela ebakuntza eginez erdi baitzen. 991. urtean aurkitu dugu lehen aldiz, Nafarroako Apardozen (Urraka Enecones). 
Antroponimo honen bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta bildutako lekukotza interesgarria da, bilaketa 1500-1700 urte artekoa izan da baina lekukoak 1513-1579 urte artean daude, geroztiko ez da biltzen eta, beraz, XVI. menderako antroponimoaren bizitasuna txikia zen eta mende horretan itzali zen:

Datu hauetaz konfiantza osoa bagenu, toponimoa XVI. mendekoa edo aurrekoa litzateke, baina badakigu hutsune handiak daudela eliz artxibo hauetan. Hala ere, badirudi Erdi Aroa bukatu ondoren antroponimo honen erabilera ere bukatu zen. Beraz, ziurtasun erabatekoa izan ez arren, toponimoaren sorrera aspaldikoa izango zen, beharbada aipatutako mendean edo lehenago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario