lunes, 21 de septiembre de 2026

Apatamonasterio toponimoa

 Apatamonasterio da Bizkaiko elizate bat Atxondoko udalerrian. Toponimoaren etimologiaz aipu bat dago V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia, Fontes Linguae Vasconum 120, 379. or.:

Dirudienez, egilearen arabera, bi elementu daude, bata da latin kristaukoa eta bestea gaztelaniazkoa.
Toponimoan bi elementu daude, apate izena, apata- eratorpen aldaera erabiliz eta monasterio, beste euskal hitz bat, erromantzetik mailegatua. Toponimoaren elementuen ordena eta apata- eratorpen aldaera argiak dira jakiteko euskaraz sortutako toponimoa dela eta Yarzak adierazitako hizkuntza nahastea zuzena ez dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario