lunes, 21 de septiembre de 2026

Txantxola toponimoa

 Txantxola da Bedaroako mendi bat, Bizkaian. Lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:

Txantxola Tontorra (1997)
Txantxola (1999)
Txantxola tontorra (2002)
Toponimoan, tontor izenaz gain, bi elementu daude, bukaeran ola izen arrunta eta oinarrian Txantxo, ziurrenik hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da,60. or.:
Joan(a), Joango, Joaneto, Joana -> Txoan(a) (Choan, NVP, 416), Txango, Txantxo (Santxo-tik ere atera zitekeen. Ikus Del Valle, 1934: 192-193. Irigoienek [1995d: 74] Irungo Txantxotenea oikonimoa aztertzean «Chancho corresponde nítidamente a una forma hipocorística del nombre de persona Sancho» dio), Txoaneto.
Bi aukera daude, baina Santxo > Txantxo bilakaera egiantzekoena iruditzen zaigu. Bide batez, Txantxanea toponimoan *Txantxa izango genuke, hau da, Txantxoren aldaera emakumezkoa, Santxatik sortua.
Azkenik, txantxo izen arrunta ere izana da:
txantxo.
(G-azp-goi-to ap. A).
"Máscara. Txantxoak ikusiezkero negarrez asten zaigu beti mutikoa " A.
Gau-jaietako jolasetan oi diran txantxoak ziruditen. "Las máscaras" . Berron Kijote 210.
Hala ere, Txantxo hipokoristikoaren ezagutza askoz handiagoa zen eta hitz arrunt hori Gipuzkoako eremu batekoa baino ez da. Hori dela eta, hipokoristikoaren aukera lehenesten dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario