miércoles, 9 de septiembre de 2026

Niminoarena toponimoa

 Baztango etxeen artekoan bazen Niminoarena, Bozateko auzokoa. F. Ondarraren Apeo de Baztán (1726-1727) lanean daude eskuratu diren bi lekukoak XVIII. mende hasierakoak, zehazki, 1726. urtekoak:

86. Niminoarena o Bettroñarena Juan de Martingorena
87. De un cuarto Cathalina de Niminoarena viuda
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian ñimiño, ziurrenik izengoitia. Dirudienez, hitza loturik dago gaztelaniazko nimio hitzarekin, ondoren hirugarren silaban beste sudurkari bat ezarria izan zen, tximino hitzean bezala.
Ñimiño hitzaren Orotariko Euskal Hiztegiko lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa eta, beraz, toponimo nafar honek ia bi hamarkada lehenagora aurreratuko luke lehenengo lekukoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario