Aretximineta eta Aretximinieta dira Bizkaiko toponimoak. Lehenengoa Orozkoko basoa da eta bestea Errigoitiko baserri bat. Azken honen lekukotza XVIII. menderaino heltzen da, izendegi ofizialaren arabera: Arechiminieta (1774). Mende horretan lekuko gehiago daude eta denek izen bera dute.
Azkenik, Galdakaoko herrian ere baziren toponimo batzuk, izen bera zutenak, eta Relación toponímica general de Galdácano lanetik hartuak dira:
Arachinieta: (ver Arechinueta, Arechimineta o Archiminieta). Término de Zuazo.Dirudienez, Errigoitiko toponimoaren lekuko zaharrek jatorrizko izena gorde dute. Aretximinieta toponimoan hiru elementu ager daitezke, bukaeran -eta atzizkia dago eta lehenago (h)aretx 'haritz' eta imini 'ipini'. Beharbada Bizkaiko bi leku horietan hori gertatu zen, haritzak landatu zituztela. Hala ere, ematen du ipini aditzaren lekua toponimian oso txikia dela, agian leku hauetan nabarmendu nahi zuten ekintza hori. Dena den, toponimoen elementuak oso argiak dira, aldaketa handirik ez dute erakusten, beharbada toponimoak ez dira oso zaharrak, baina etimologiak ez du arazorik batere.
Arechimineta o Archiminieta: (ver Arechinueta). Monte, zona de Bequea.
Arechinueta: (ver Arechimineta o Archiminieta y Arachinieta). Monte, zona de Basozabal.
No hay comentarios:
Publicar un comentario