lunes, 14 de septiembre de 2026

Antxotin izengoitia

 Anchotin izan zen izengoitia bat, Elizondoko auzotar batena.     1589. urteko agirian batean dago, Patxi Ondarraren Funts Onomastikotik jasoa, eta bere analisia ez da zaila jakinik Antso antroponimoak hipokoristiko ugari utzi zituela, tartean Antxote, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekukotza dago, azken bi lekukoak nafarrak direla, Antxotin bezala, 174. or.:

Antsote, Antxot, Antxote (Antso, Antxo): Anchot de Guessane (Dg., 1364, Goih., 1966: 330), Anchot d’Urdous (Urdoze, 1396, ibid., 194), «L’ostau d’Anchot, lo maestre» (Eiheralarre, 1412-13, CPBN, 107. or.), Anchote de lanz (Eritzegoiti, 1536, At.p., 1, 8.), Ansote (Irurtzun, 1576, HA.p., 4).
Beraz, Antxote + -in > Antxotin. Horrela, Antso antroponimoaren hipokoristiko ugarietan beste bat dago gehitzeko, Antxotin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario