E estimaron la casa de Machicho, hijo de Oxava, vn millar pequenno.Nahiz eta agerpen bakarra izan, antroponimoaren egitura garbia da, *Matxi, Martin-en hipokoristikoa eta -txo atzizkia, blog honetan Matxitxenborda toponimoan *Matxitxen antroponimoa berreraiki genuen bezala, Matxitxo izenerako ez da berreraikitze lanik egin behar, lekuko zuzen bat heldu delako.
Mostrando entradas con la etiqueta -txo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta -txo. Mostrar todas las entradas
sábado, 16 de noviembre de 2019
Matxitxo antroponimoa
Behin agertu da, Gipuzkoako gizon baten izena Erdi Aroaren bukaeran. Matxitxo aurkitzen da Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) izenburuko liburuko 2. agirian, 1511. urtean:
viernes, 5 de enero de 2018
Bonatxo toponimoa
Errenteriako oikonimo hau, Bonatxo baserri izena, lekukotu gabeko antroponimo bat da, leku izen bihurtua. Onarria Bona emakumezko antroponimoa litzateke, horri -txo atzizki txikigarria erantsi eta *Bonatxo hipokoristikoa izango litzateke. Nahiz eta testuetan ez ezagutu horrelako izenik duen emakumerik, egitura gardena da, eta beraz, baserri honen izenaren sorburu egiantzekoena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)