Bona etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bona etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko urtarrilaren 5(a), ostirala

Bonatxo toponimoa

Errenteriako oikonimo hau, Bonatxo baserri izena, lekukotu gabeko antroponimo bat da, leku izen bihurtua. Onarria Bona emakumezko antroponimoa litzateke, horri -txo atzizki txikigarria erantsi eta *Bonatxo hipokoristikoa izango litzateke. Nahiz eta testuetan ez ezagutu horrelako izenik duen emakumerik, egitura gardena da, eta beraz, baserri honen izenaren sorburu egiantzekoena.