Antxinena da OƱatiko parke baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta horrek esan nahi du hemen aurkezuko den etimologia dagoen informazioarekin egin dela. Informazioa aldatuko balitz, lekuko zaharrak eskuratuz, toponimoa ezberdina balitz etimologia aldatu bekarko litzateke, zatiz edo osorik.
Toponimoak antz nabarmena du Antzin toponimoaren sarreran aipatu ziren Santsinenea etxearekin eta Santsinenea aurkintzarekin. Bi toponimoen oinarrian *Santsin dago, Santxo (edo aldaera bat) antroponimoaz eta -in atzizkiaz sortuak. Santsinenea eta Antxinena oso izen antzekoak dira, ezberdintasun agerikoena hasierako txistukariarena da, batean dago eta bestean ez; hau txistukarien disimilazioagatik gertatu da eta ohikoa da Santxoren eratorri batzuekin eta adibide egokia Antxinena toponimoa izan daiteke.
Antxinena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Antxinena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala
Antxinena toponimoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)