Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XIX. mende erdikoa, Juan San Martinen Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan jasoa, 112. or.:
BartolotxoneaToponimoak lekuko bakarra badu ere, oso analisi erraza du, oinarrian *Bartolotxo antroponimo hipokoristikoa dago, Bartolo antroponimotik sortua eta -txo atzizki txikigarriaz lagundua.
1857, casa Bartolochoenea (Nomenclátor).
Bartolo da Bartolome antroponimoaren aldaera laburtua, Euskal Herrian lekukotua Erdi Arotik, jatorri biblikoa du eta eliza kristauaren eraginez Europara zabaldua.