Bidemakueta da Hernaniko aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez dago baina toponimoaren elementuak agerikoak dira eta, beharbada, aldaketarik gabekoa izan da toponimo hau. Hala bada, hiru elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia, hasieran bide eta erdian mako hitzaren 3. adiera egokia litzateke:
3 adj. Makoaren itxurakoa, makotua. Bere mutur makoa zimurturik. Sudur makoa.Orotariko Euskal Hiztegian bada aldaera izan daitekeena, maku hitza:
1. Gancho, garfio, arpón.Azpiadiera batean bada guztiz egokia izan daitekeen esanahia:
[...]
"Curva, makua, jita" Dgs-Lar 4.
Eguneraketa (2026-03-11):
Gipuzkoan bertan badaude bi toponimo oso antzekoak, Ataun herrian, Bidemakoeta. Toponimo hauen informazioan etimologia bera ematen dute, beraz, litekeena da eremu zabal batean izen bera ematea antzeko egoera duten bideentzat.