Dornaldegi da Gipuzkoako bi herritako toponimoa, Ormaiztegin etxea da eta Urretxun baserria.
Ormaiztegiko toponimoaren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
DORNALDEGI (en ruinas)Lekuko zaharragoa dago XIX. mendearen erdialdeko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 645. or.: Dornaldegui.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran -tegi atzizkia, albokoaren atzean dagoenez, atzizkiaren horzkaria ahostundu da. Hasierakoa dornal- da, *dornari hitzaren eratorpen aldaera, aizkorarena aizkol- den bezala. Oso hitz antzekoa Orotariko Euskal Hiztegian dago, tornulari hitzaren sarreran:
tornulari.Azken lekuko horrek *tornari hitza erakusten du eta bilakaera txiki bat izan zen, hasierako herskaria ahostuna zelako: *tornari > *dornari.
(Lar, Hb).
"Torneador, tornero" Lar. "Tourneur" Lh. Cf.: Ido DocInq 76 [14v]: Maria de Tornariarena.
Dornaldegi eta Tornariarena izenak toponimikoak dira eta, beraz, erabilera zahar baten lekukoak dira. Beharbada geroago hitza berreraiki zen, tornulari hitza sortuz. Azken honen lekukoak gutxi dira, hiztegikoak.