Gabitegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gabitegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

Gabitegi toponimoa

 Gabitegi da Berrobiko baserri bat. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu eta, beraz, analisia hasiko da ezagutzen den izen bakarrarekin. Toponimoak bi elementu lituzke, azkena -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan eta oinarrian gabi izena genuke. Gabi hitzarekin eginiko hitz elkartu bat agertzen da Gabiardatza toponimoan, gabi-ardatz, zehatzago.