Gallaga da Lemoako bi baserriren oinarria: Gallagabekoa eta Gallagagoikoa. Toponimoa zaharra da, deitura bihurtu zelako eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik herri bereko lekukoak daude:
Galdakaoko herrian ere izan zen Gallaga, Relación toponímica general de Galdácano lanean agertzen den bezala:
Herri honetan ere deitura izan zen eta bilaketa bera egin da, Galdakaoko agirietan bakarrik aztertuz eta lekukoak XVI. mendearen bukaeratik agertzen dira:Datu hauekin oinarriturik, Gallaga toponimoa Bizkaiko bi herritan zegoen, ziurrenik Erdi Arotik. Analisi etimologian hasteko, bukaerako elementua argia da, -aga atzizkia, baina aurrekoa ezohikoagoa da. Aukera bat Galla antroponimoa litzateke, Angaliturri toponimoan dagoena. Hala izan bazen, Bizkaian ere ezaguna zen Galla emakumezko izena eta aztertutako bi toponimoak utzi zituen.