Lakristegi da Eskoriatzako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira, Madozen hiztegitik jasoak: Lacristegui Mayor eta Lacristegui Menor.
Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta aipatutako mendearen azken hamarkadetatik lekukoak daude:
Lekukoak herri berekoak izanik, toponimoa dugu hemen, aldaketarik gabe. Beraz, 400 urte baino gehiago ditu aipatutako toponimo honek eta ez du aldaerarik, antza. Hala ere,
kr fonema taldea ez da batere ohikoa euskaraz eta horrek adieraz lezake aldaketaren bat gertatu dela, sinkopa bat agian. Horrela izan bazen, lehenagokoa litzategi
*Lakiristegi eta izen berreraiki honetan bi elementu aurki ditzakegu, bukaeran
-tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Oinarrian
*Lakiriz genuke, patronimiko baten antza duena eta antroponimo egokia
Lakide izan liteke,
Lakide toponimoan dagoena. Beraz, bi aldaketa gertatuko ziren. Batetik bokalarteko
d >
r, bilakaera hau ezaguna da gipuzkeraren eremuan, baina Eskoriatza ez dago horren barruan. Dena den, beharbada aldaketa erraztuko zen hurrengo herskaria horzkari ere delako, eta disimilazio bat gerta zitekeen. Beste aldaketa aipatua izan da, sinkopa bat. Bi aldaketak ez dira ohikoak, baina beharbada toponimoaren luzerak erraztuko zituen. Bitxia da aldaketak hauek hain goiztiarrak izatea, XVI. menderako gertatuak zirelako.