Matxitxane Zaldibiko toponimoa da, batetik auzo bat izendatzeko eta, bestetik, trikuarri bat.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, jakinik badela Matxitxa izeneko antroponimo hipokoristikoa, *Matxi 'Martin' eta -txa atzizkiaz osatutakoa. Toponimoan badira -(r)en + -a, jabegoa adierazteko ohikoak direnak etxe izenetan, nahiz eta Zaldibiko toponimoan ez dago etxe izenik, baina bai auzo bat, beharbada etxe bakar batetik hasia, eta etxearen izena erabiliko zuten auzoa ere izendatzeko, baita trikuarria ere.
Beraz, Matxitxane toponimoarekin aberasten da Martin antroponimoaz sortutako izen kopurua, zehatzago, Matxitxa izenetik.
Mostrando entradas con la etiqueta Matxitxa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Matxitxa. Mostrar todas las entradas
viernes, 29 de noviembre de 2019
martes, 19 de noviembre de 2019
Matxitxa antroponimoa
Behin agertu da, Gipuzkoako gizon baten izena Erdi Aroaren bukaeran. Matxitxa aurkitzen da Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) izenburuko liburuan, 38. agirian, 1514. urtean:
Oso izen hipokoristiko antzekoa baina oinarria *Matxi izan beharrrean, Martin izango zen Martixa, Martitxa izenetan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatuak, 210. or.:
E que la dicha su suegra le dixo a este testigo que vn sennor de la casa de Olayz, que se llamava Machicha Barri, padre d’esta María de Olayz, mudó la casa de Olayz de donde estava más açerca del dicho heredamiento, e porque hera tierra fértil...Lekuko bakar horren analisia aski erraza da jakinik badela Matxitxo antroponimo hipokoristikoa eta baita *Matxitxen, Matxitxenborda toponimoren oinarria. Beraz, izenaren oinarria *Matxi 'Martin' litzateke eta atzizkia, -txa.
Oso izen hipokoristiko antzekoa baina oinarria *Matxi izan beharrrean, Martin izango zen Martixa, Martitxa izenetan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatuak, 210. or.:
Martixa, Martitxa, Martixe(a) (Marti): Martichia de La Carre (Iratxe, 1387, Goih., 1966: 144. Ikus, gainera, 1986: 302), Martixa de Araya (NB, 1396, Goih., 1966: 361), Marticha (Ond., 1495, Enríquez, 1991, 18), Martixa de Joangorena (Ihaben, 1552, At.p., 1., 82), Martixe de beramendi (Arruitz, 1594, Le.p., 1).Matxitxa, beraz, *Matxi hipokoristikoaren bere ale bat litzateke, azken hau Martin izenaren hipokoristikotzat har daitekeena, edo zehatzagoa izanez, Marti aldaerarena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)