Mostrando entradas con la etiqueta Musa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musa. Mostrar todas las entradas

sábado, 17 de octubre de 2020

Musaurieta toponimoa

 Musaurieta Barrikako auzoa da eta Barrika eta Plentziako erreka ere bada.
Toponimo honen lekuko zaharrak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Musaurieta [N, TO]
Musaurieta (la casa de), Barrica, a.1796, FogVizcayaMs. -/Mundaca, a.1641,
FogVizcayaMs., a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta (la casa y caseria de) (Balduese o), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta (la caseria de), Barrica, a.1745, FogVizcayaMs. -/Mundaca, a.1745,
FogVizcayaMs.
Musaurietta (la casa y caseria de), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurietta_Echanagusia (la casa y caseria de), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta_Echesarra (la casa y caseria de), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta_Nausia (la caseria de), Barrica, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimo honek 300 urte gutxienez baditu, baina ziurrenik baditu askoz urte gehiago, bere etimologia ezaguturik.
Musaurieta izenak hiru elementu lituzke, musa-, huri, hiri hedatuagoaren sartaldeko aldaera, eta bukaeran -eta atzizkia. Azaldu gabe geratuko litzateke lehenengo zatia, musa-. Beste toponimo batzuetan aztertu bezala, Musa antroponimoa izango zen, Musategi, Musasoro eta Musastegieta toponimoetan dagoen izen bera.
Toponimoaren sorrera, beraz, nahiko zaharra litzateke, beharbada duela mila urte inguru, edonoloa ere, Erdi Arokoa.
Antroponimoaren lekuko toponimiko hauek erakutsiko lukete Musa antroponimoak indarra izan zuela Bizkaian eta Gipuzkoan, baina dirudienez lurralde hauetan lekuko antroponimikorik ez da jaso.

viernes, 9 de octubre de 2020

Musastegieta toponimoa

 Musastegieta Altzoko aurkintza bat da, beraz, gipuzkoar toponimoa da.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoaren egitura nahiko argia da, aldaketa larririk gertatu ez bada.
Toponimoak hiru elementu lituzke, Musa antroponimoa, estegi izena eta, azkenik, -eta atzizkia.
Estegi izena badago blog honetan aztertutako Jandustegi toponimoan.
Musastegieta ez da, blog honetan, Musa antroponimoa duen aztertutako lehenengo toponimoa, aldez aurretik izan dira beste bi, Musategi eta Musasoro toponimoak.

martes, 6 de octubre de 2020

Musasoro toponimoa

 Musasoro izeneko baserria bada Zegama herrian, Gipuzkoan.
Badago XX. mendearen bigarren erdiko lekuko bat,  Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:

MUSASORO (prop.) Zegama
Badago beste lekuko zaharrago bat, XVI. mendekoa, Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo IV (1501-1521). Apéndice 1259-1469 liburuan jasoa, 100. agirian, 1516. urtean, Rodrigo de Musasoro, Zegamako auzokoa.
Azken lekuko honek erakusten du toponimoak 500 urte dituela, eta ziurrenik baditu urte gehiago, jakinik Musaren lekukoak,Euskal Herrian zaharragoak direla. Musa antroponimoa arabiar jatorrikoa da eta, beraz, VIII. mendearen ondorengoa. Izen honetaz informazio gehiago Musategi toponimoari eskainitako sarreran.
Jatorrian antroponimoa Musa edo Muza izan zitekeen, azken honen kasuan txistukari asimilazioa gertatuko zen, z-s > s-s, baina Musategi toponimoan ez zen asimilazioaren aukerarik eta antroponimoa Musa zen.

martes, 22 de septiembre de 2020

Musategi toponimoa

 Bi dira Bizkaian Musategi toponimoa duten lekuak, Elorriko pinudi bat eta Busturiko baserri bat.
Azken toponimo honen lekukoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Musategui [N, TO]
Musategui (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs. -/Busturia, a.1745,
FogVizcayaMs. -/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Musategui (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.

Musategui [N, NO]
Musategui (Domingo de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Musategui (F(ernan)do de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Musategui (Ynigo de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Azken 400 urte inguruan toponimoak ez du jasan inolako aldaketarik eta, beraz, ez dago zalantza izaterik. Bi elementu lituzke, musa- eta -tegi. Azken hau oso ezaguna da eta toponimian ohikoa, baina hasierakoa ez. Etxe izena zenez, oso arrunta zen jabearen izena izatea, eta orduan *Musa antroponimoa izan liteke. Oso antzeko gizon izen bat bazen Erdi Aroan, arabiar jatorriko Muza, J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesiko 471. orrialdean ikertua:
Muzza (m.)
Documentación: lantado de Muzza a. 1222(or.) CDSVicenteOviedo 2,116 n°67.
Origen: De MÚsÁ, forma árabe de MOYSES (—> Museo)
Es dificil de precisar si la única constatación asturiana de este nombre árabe posterior a 1200 hace alusión a un personaje vivo por entonces o se trata de una referencia toponímica plenamente consolidada desde épocas anteriores, en las que ya se testimonia este antropónimo en Asturias (Muza s.11 CDSVicenteOviedo 1,66 n°26; en un original, in castrillo de Muza a.1081 (or.) CDCatedralOviedo 1,246 n°85, aunque el documento hace referencia al territorio castellano). Es, en todo caso, uno de los contados ejemplos de antroponimia árabe de origen meridional peninsular que han podido ser recogidos en Asturias (—> Amet), aunque no es raro en documentación leonesa de siglos anteriores (Aguilar Sebastián 1994: 536).
Desde el punto de vista formal Muzza, como su homófona castellana Muza, implica una evolución fonética plenamente regular en lo que se refiere al paso del árabe al romance, contexto en el que debe entenderse la evolución particular de la sibilante originaria.
Musategi toponimoko antroponimoa Musa izango zen, <s> txistukariduna, erdaraz ez bezala. Euskal Herriko antroponimian badira antroponimo honen lekuko gutxi batzuk, grafia ezberdina dutenak. Leireko agirian zaharretan badira Muça, 43. agirian eta Muça de Subpenna 34. agirian. Iratxeko agirietan badago Muça Lopiz, 10. eta 26. agirietan. Baina Iruñeko katedraleko agiri bilduman bada Mussa Gutia, 453. agirian.
Musategi toponimoari esker badakigu Bizkaian ere ezaguna zela Musa antroponimoa, nahiz eta lekuko antroponimikorik ez utzi lurralde horretan.