martes, 14 de julio de 2020

Jandustegi toponimoa

Jandustegi Bizkaiko Abadiño herriko baserria da. Badu toponimo eratorria bat, Jandustegibekoa, hau ere baserria.
Lekuko zaharrak daude XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburutik hartuak:
Jandistegui [N, TO]
Jandistegui (la casa de) [Guerediaga (cofradia de)], Abadiano, a.1704, FogVizcayaMs.

Jandustegui [N, TO]
Jandustegui (la caseria de) [Guerediaga (cofradia de)], Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.

Jandustegui [N, NO]
Jandustegui (Clemente de) [Jandustegui (la caseria de)] [Guerediaga (cofradia de)], Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.
Bi dira toponimo honen aldaerak, Jandistegi eta Jandustegi. Zaharrena lehenengoa delarik, baina agerpen bakarra du. Lekuko hori, Jandistegi-rena zuzena bada, aldaketa fonetikoa jasana da, beharbada bokal disimilazio bat, i-i > u-i bezalakoa gertatu delako, beraz: Jandistegi > Jandustegi.
Toponimoaren analisi etimologikoari dagokionez, bi dira dituen elementuak, Jaunti antroponimoa eta estegi izena. Jaunti izenaren agerpen toponimikoetan aldaketa batzuk gertatu ohi dira, diptongoaren soilketa eta nt > nd, horzkariaren ahostuntzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario