Musasoro izeneko baserria bada Zegama herrian, Gipuzkoan.
Badago XX. mendearen bigarren erdiko lekuko bat, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:
MUSASORO (prop.) ZegamaBadago beste lekuko zaharrago bat, XVI. mendekoa, Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo IV (1501-1521). Apéndice 1259-1469 liburuan jasoa, 100. agirian, 1516. urtean, Rodrigo de Musasoro, Zegamako auzokoa.
Azken lekuko honek erakusten du toponimoak 500 urte dituela, eta ziurrenik baditu urte gehiago, jakinik Musaren lekukoak,Euskal Herrian zaharragoak direla. Musa antroponimoa arabiar jatorrikoa da eta, beraz, VIII. mendearen ondorengoa. Izen honetaz informazio gehiago Musategi toponimoari eskainitako sarreran.
Jatorrian antroponimoa Musa edo Muza izan zitekeen, azken honen kasuan txistukari asimilazioa gertatuko zen, z-s > s-s, baina Musategi toponimoan ez zen asimilazioaren aukerarik eta antroponimoa Musa zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario