Mostrando entradas con la etiqueta Sendo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sendo. Mostrar todas las entradas

lunes, 4 de diciembre de 2023

Saint-Dos toponimoa

 Saint-Dos (okzitanieraz Sendòs) da Frantziako Pirinio Atlantikoak departamenduan dagoen udalerria.
Wikipedia frantsesean Saint-Dos toponimoaren lekuko zahar batzuk daude:

Le toponyme Saint-Dos est une mauvaise interprétation par l'administration française du nom gascon Sendòs qui apparaît sous les formes Sendos-Juson, Sendos-Suson et Sancta-Maria de Sendos (respectivement 1120 pour les deux premières formes, et XIIe siècle, cartulaire de Sorde), Scendos (1151), Nostre-Done de Sendos (1442, notaires de Labastide-Villefranche), Sandoos, Sandos de la juridiction de France et Saint-Doz (respectivement 1538 pour les deux premières formes, et 1675, réformation de Béarn).
Hemen proposatuko den etimologia Zenotz toponimorako berbera da, bukaeran -otz atzizkia eta oinarrian Sendo antroponimoa, baina Zenotz ez bezala, jatorrizkotik hurbilago geratu zen, nd > n bilakaera gertatu gabe.

jueves, 30 de noviembre de 2023

Zenotz toponimoa

 Zenotz da Ultzamako kontzeju bat, Nafarroan. Euskaltzaindiaren EODA datu basegian informazio ugari dago Zenotz toponimoaz, lekuko zaharrenak hauek direla:

cenoz (1201-1300)
cenotz (1268)
cenoz (1366)
Ikus daitekeenez, toponimoa ez da aldatu azken 800 urteetan, oso izen egonkorra izan da, aldaketarik gabekoa.
Toponimoaren etimologiari dagokionez, ez dago ezberdintasun handirik izena aztertu dutenen artean, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan dagoena:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Zen-'. De *Zen- + -otz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Eta Patxi Salaberriren De toponimia vasco-pirenaica: sobre el sufijo -otz, -oz(e) lanekoa:
[...]
Zenotz (N) // En la base del topónimo tenemos el antropónio *Zeno, variante asibilada del documentado Keno (SALABERRI 2003, p. 87), como coelu(m) > zeru « cielo », más el sufijo –tz. Se trata pues, en origen, de « la propiedad, la hacienda... de *Zeno »
[...]
Blog honen sarrera hanetako hurbilpena ez da berdina, bukaerako atzizkia -otz bada ere, antroponimoa Sendo litzateke, euskarazko sendo hitzetik sortua, izenondoa izanik, izengoiti bihurtu zen. Txendoa eta Txendonea toponimoen sarreran Sendo izengoitiaren Erdi Aroko erabileraren lekuko batzuk daude. Erabilera horren lekukoak gutxi dira baina ziurrenik aspalditikoa zen, Zenotz toponimoaren oinarria Sendo bada.
Toponimoan aldaketa batzuk gertatuko ziren, hasierako *Sendotz izenetik, alde batetik nd > n bilakaera gertatu zen, blog honetan aipatua, Altzania toponimoan bezala. Beste aldaketa txistukariei dagokie, asimilazio bat gertatuko zen eta hasierakoa aldatuko zen: s-tz > z-tz. Bilakaera hau ezaguna da, sasoi edo sinetsi hitzetan txistukariak apikariaren alde asimilatu ziren, toponimoan ez bezala.

sábado, 27 de octubre de 2018

Txendoa eta Txendonea toponimoak

Hondarribiko toponimia liburuaren arabera, Txendoa izeneko etxea izan zen, 831. or.:
"Txendoa
Kontzeptua: Etxea
Iturriak: 1616: chendoa E-7-II-5-5 (6. or.)
1692: chendoa E-7-I-20-6 (11. or.)
1769: Chendoa E-7-I-74-1"
Eta Txendonea izeneko lekua, 832. or.:
"Txendonea
Kontzeptua: Lekua
Iturriak: 1889: Chenduenea Reg. 25 (193. or.)
1905: Chenduenea/ Chenduneabeco-erreca Reg. 25 (193. or.)
1945: Chenduenea Amil. (420. or.)
Kokagunea: 41.50.5?
Oharrak: Ik. Txendonebeko erreka".
Eta Txendonea izeneko baserria, 832-833. or.:
"Txendonea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1604: Chendoarena E-7-II-3-15 (3. or.)
1616: Chenduenea E-7-II-5-5 (1. or.)
1639: Chendonea Aktak 35 (24. or.)
1647: Chendoenea E-7-I-10-10
1738: Chendoanea (1. or.) / Chendoenea (2. or.) / Chenduanea (6. or.)
E-7-II-31-9
1764: Chendoenea E-7-I-71-3 (15. or.)
1769: Chendoanea E-7-I-74-1 (5. or.)
1876: Chenduarena Reg. 14 (152. or.)
1887: Chenduenea Reg. 23 (160. or.)
1945: Chendunea (147. or.)/ Chenduenea (150. or.) Amil.
Ebakera: 1992: Txendúnia Miguel Ugarte
1992: Txendúnia Miguel Iridoi
1992: Txendúnia Jose Arozena
1992: Txendunia / Txendunia goya J. Gonzalez
1992: Txendúnia Lorenzo Larretxea
Kokagunea: 41.50.5
Oharrak: “ques en el terminado del dho chiplau” E-7-II-3-15 (3. or.). “en el barrio de Santiago”
Reg. 23. Informatzaileek goikoari deitzen diote. Ik. Txendonegoia".
Ba ziren toponimo eratorri zenbait, Txendonebe, 833. or., Txendoneberri, 834. or. eta Txendonegoia, 834.
Txendoa eta Txendonea toponimoek oinarri bera izan zuten, *Txendo. Lehenengo toponimoa *Txendo + -a izango zen eta Txendonea, aldiz, *Txendo + -(r)en + -a. Kontuan izanik toponimoak etxe izenak zirela eta horrelakoetan antroponimoak ohikoak zirela, argi dago oinarri hori antroponimikoa dela, zehatzagoa izanez, hipokoristikoa, horregatik tx- hasieran. Abiaburua sendo adjektiboa izango zen, hortik *txendo eratorri hipokoristikoa. Sendo ezaguna da Erdi Aroko antroponimian, izengoiti gisa erabilia. A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz liburuan, Sendoro izena aztertzerakoan hauxe jarri zuen, 258. or.:
"3.326. SENDORO: Garçia Sendoro, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 373 orr.), Çirauqui-n.
Sendoro-k SENDO formarekin zer ikusia du: cfr. Martin Sendo, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 562 orr.), Echarren-en; Martin Sendoa, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 363 orr.), Oyllogoyen-en, bigarrenak -a artikulua duela."
Beraz, Sendo zein Sendoa ezagunak ziren bezala, Hondarribian *Txendo erabili zuten Txendoa eta Txendonea toponimoak sortzeko.