Zenotz da Ultzamako kontzeju bat, Nafarroan. Euskaltzaindiaren EODA datu basegian informazio ugari dago Zenotz toponimoaz, lekuko zaharrenak hauek direla:
cenoz (1201-1300)Ikus daitekeenez, toponimoa ez da aldatu azken 800 urteetan, oso izen egonkorra izan da, aldaketarik gabekoa.
cenotz (1268)
cenoz (1366)
Toponimoaren etimologiari dagokionez, ez dago ezberdintasun handirik izena aztertu dutenen artean, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan dagoena:
[...]Eta Patxi Salaberriren De toponimia vasco-pirenaica: sobre el sufijo -otz, -oz(e) lanekoa:
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Zen-'. De *Zen- + -otz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
[...]Blog honen sarrera hanetako hurbilpena ez da berdina, bukaerako atzizkia -otz bada ere, antroponimoa Sendo litzateke, euskarazko sendo hitzetik sortua, izenondoa izanik, izengoiti bihurtu zen. Txendoa eta Txendonea toponimoen sarreran Sendo izengoitiaren Erdi Aroko erabileraren lekuko batzuk daude. Erabilera horren lekukoak gutxi dira baina ziurrenik aspalditikoa zen, Zenotz toponimoaren oinarria Sendo bada.
Zenotz (N) // En la base del topónimo tenemos el antropónio *Zeno, variante asibilada del documentado Keno (SALABERRI 2003, p. 87), como coelu(m) > zeru « cielo », más el sufijo –tz. Se trata pues, en origen, de « la propiedad, la hacienda... de *Zeno »
[...]
Toponimoan aldaketa batzuk gertatuko ziren, hasierako *Sendotz izenetik, alde batetik nd > n bilakaera gertatu zen, blog honetan aipatua, Altzania toponimoan bezala. Beste aldaketa txistukariei dagokie, asimilazio bat gertatuko zen eta hasierakoa aldatuko zen: s-tz > z-tz. Bilakaera hau ezaguna da, sasoi edo sinetsi hitzetan txistukariak apikariaren alde asimilatu ziren, toponimoan ez bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario